Mezua: JULEN GABIRIA LARA

2006-07-13

JULEN GABIRIA LARA

Biografiaren zenbait pasarte:

(Euskal Idazleen Elkarteko web gunetik hartuta:http://www.idazleak.org/idazleak.htm
Osoa irakurtzeko http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$NumFitxa=+++++++105&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODIKU

Galdakao, 1973.

Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, eta itzultzailea da Labayru Ikastegian.

Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (Elkarlanean, 2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (Elkar, 2001).

Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).

Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik, eta biak daude bilduta Literatura Unibertsala saileko Peter Pan liburuan (Elkar-Alberdania, 2005). Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen, eta ipuin bi idatzi zituen Irakurle anbulanteak antzezlanerako.

Sariei begira jarrita, hauek dira aipagarrienak: Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000), Igartza Beka Han goitik itsasoa ikusten da nobelagatik (2002) eta Literatura Unibertsala Beka (2003) Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzultzeko.

Honez gain, Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean.

Lan aipagarriak:

Han goitik itsasoa ikusten da. Elkarlanean, 2004.
Nobela
Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira.

Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea… Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak.

Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.

http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.01238&saila=artikulua&bilduma=LITE&hizkuntza=0

Zati bat irakurtzeko:

http://bbk.armiarma.com/linterna/narra013.htm

Liburuaren aurrerapena Berria-n (2004-03-14)

Idazleen Elakartearen web gubean: http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$NumFitxa=+++++++105&$Hitza=&$Inicio=&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODILG


Aipamenak

Argia (2004-03-28): http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1937&21654

Berria (2004-03-18)

Deia (2004-03-18)

Deia Ortzadar (2004-03-23)

Diario de Noticias (2004-03-23)

Diario Vasco (2004-03-22)

Gara (2004-03-18): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=gara_hangoitik_2004-03-18.htm

Kritikak:

Iturri nagusia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm

HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA. KRITIKA SAIOA
1. “Han goitik itsasoa ikusten da” liburu ona da.
1.1. Liburu hau ondo eramana dago.
1.11. Arkitektura lan polita egin da, piezak elkarlotzean.
1.12. Oso irakurketa esker onekoa du, erraz jarraitzen da, orrialde batek hurrengora eramaten zaitu oharkabean bezala.
1.13. Eszena asko bere gain irakurtzen ahal dira, denbora jauzi ondo lortuak daude. Horrek liburuaren batasunari ezer kentzen ez diolarik. Baina obra estatikoago bihurtzen du, dudarik ez.
1.131. Liburuari egin zaizkion kritika batzuetan, beldur dira irakurlea galduko ote den. Bai, benetan?
1.132. Plazera da, gaur egun, liburu bat eskutan hartzea, egileari ordu asko galarazi dizkiona.
1.1321. Neke hori estrukturan ez ezik perpaus mailan ere hauteman daiteke. Benetako harribitxiak daude espresiobidean.
1.2. Liburu hau literarioa da.
1.3. Bigarren parteko pertsonaia guztiek bere liburua merezi lukete.
2. Liburu hau hobea da.
2.1. Euskal Herrian ekoizten den gehiengoa baino.
2.2. “Connemara gure bihotzetan” baino. Progesio ikaragarria hautematen dut.

Angel Erro: Volgako batelariak. http://www.eibar.org/blogak/volga/28


Alta, bada, literatur emaitza den aldetik liburuaren preziatuena bere idatz moldea da, gauzak kontatzeko azkartasuna eta asmamena. Liburuaren lehen partea, istorioa eraikitzeko modu benetan orijinala da, literaturan zerbaiti orijinala dela esatea arriskutsua eta hantustea bada ere.

Errealismo magikoa eta surrealismoa uztatu ditu egileak, anitzetan ametsen munduan murgildu gaitu. Ez du dena kontatzen, pasarte asko iradoki egiten digu. Liburuak badu ezkutuko poetika bat, erromantizismo puntu bat. Han goitik itsasoa ikusten dela esatean, ametsen eta imajinazioaren goi puntu batera eramaten gaitu egileak. Txirrindulariek goialdea izan ohi dute jomuga. Goialdetatik berriz, zernahi ikus daiteke, batzutan benazkoa eta bestetan guk imajinatua. Imajinazioa debaldekoa da, edonoren baitakoa, alegia, xumeenak ere badu berau garatzea.

Luxuzko bidaia duzu honakoa, fikziozkoa izanagatik errealitatera eraman zaitzakeena. Ez galdu txartela edo dortsala, kasurako.

Mikel Asurmendi, Irunero, 2004-12

Metro bateko letrak: Elkarlanean, 2005.

Behin metroa geldtitu egin zen bi geltokiren artean. Jendea urduritzen hasi zen. Orduan, gizon batek jolas bat egitea proposatu zuen; orritxo batzuk atera zituen, bakoitza letra batekin. Letra batek izen batera eramaten du, eta izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko, letra batek hitz bat sugeritzen baitu, eta hitzak historiak. Boccacioren “Dekameronen” tradizioari eta Bernardo Atxagaren alfabetoak egiteko zaletasunei jarraiki, ipuinek gauza askotarako balio dezaketela erakusten digu Julen Gabiriak; adibidez, irudimena akuilatzeko, eta sormena sustatzeko. Irudimenak eta sormenak, bizitza beste modu batez bizitzen laguntzen digu, sakonago, akaso, dibertigarriago, seguru.
Birtute hori bai baitute ipuin hauek, dibertigarriak izatea, ipuinekin eta irudimenarekin jolasean ondo pasa daitekeela erakusten baitigute. Inor ezin da aspertu kontatzeko artearekin, edertasunarekin, are gutxiago umore ukituak, jakin-minak eta intrigak tartean direlarik.
Hau da Julen Gabiriak haurrentzat idatzi duen lehenengo liburua. Julen, ordea, ez da idazle berria, liburu asko idatziak baititu helduentzat, eta beti da pozgarria ikustea idazle on bat, haurren ildora sartzen dela, literatura artea baita ezer baino lehen, adjetibo guztien gainetik.
Iñaki Martiarena “Mattin” liburuari bere magia erantsi dio bere marrazki irudimentsu, bizi eta umorez betetakoekin.
http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.67135&saila=artikuluak&bilduma=XAGU&hizkuntza=0

Duela hainbat hilabete, hementxe, honela genion:

Disfrutatu dugu, asko, liburu hau umeei irakurtzen, disfrutatu dute umeek narrazio laburtxo horiek entzuten, gauero entzuten segitzeko gogoz geratzen ziren: “Jo, aita, beste bat! Zein da, zein da hurrena?”

Liburu gozagarria iruditu zaigu. Gertakari, pasadizo, kontakizun eta ipuin kilikagarri eta atseginak; sentsibilitatez, umorez eta gizalegez beteak.

http://www.blogari.net/otsolunetak/2006/02/05/metro_bateko_letrak_julen_gabiria

Xabier Etxaniz Erle-k Berrian argitaratutako komentarioa irakurri nahi baduzu:
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2005/m10/d20051004/p00

Bloga Lagun batek esan dit lagun batek esan diola
Aldiroko gogoeta eta artikulotxoak, zutabe gisakoak.

http://www.eibar.org/blogak/gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Elkarrizketak:

Unai Elorriaga eta Julen Gabiria solasean: http://bbk.armiarma.com/linterna/julenunai.htm
Megadenda Aldizkaria (2004/03/20): http://www.elkarlanean.com/autoreekin_solasean.cfm?autorea=julen%20gabiria%201&hizkuntza=0
Argia, 2004-06-13: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1948&22318
Aldaketa 16 (2004-04-05): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=aldaketa_hangoitik_2004-04-05.htm
El País (2004-04-18) http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=pais_gabiria_2004-04-18.htm


Informazio gehiagorako:

Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Julen_Gabiria
Idazlearen Elkartearen web gunea: http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$HIZKUNTZA=&$NumFitxa=+++++++105&$Hitza=G&$Inicio=1&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODIKU

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterErantzun  • Permalink-a

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts

Original template design by Piechdibi.

Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Valid RSS 2.0! Valid Atom 0.3!

Txoko honetan haur eta gazte literaturaz arituko gara. Irakurle gazteei liburuak propostzen dizkienei zuzendua da, hots irakasleei, gurasoei, liburuzainei... Asmoa, iritziak, gustoak, emozioak... konpartitzeko txokoa izatea. Beraz, parte hartzera eta kolaboratzaile izatera gonbidatzen zaitugu. Zure kolaborazioak bidaltzeko: amonakaxkagorri@yahoo.es

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

IƱaki (Lanetik) Biain Salaberria

IBS

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

<  Abendua 2008  >
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

XML
Blog hau sindikatu

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution