Iturrama (Iruñea) Institutukoek blog bat sortu dute irakurritako liburuei buruzko iritziak jasotzeko.DBHko ikasleek dira iritzi emaleak.
http://www.blogari.net/DBH%201/

Bertan, besteak beste, honako liburu hauei buruzko iritziak argitaratu dituzte: “Paularen zazpi gauak”, “Baloika”, “Usoa”, “Bambulo”, “Super azeria”, “Nikolas txiki”, “Manolito lau begi”
Gainera, badute beste blog bat non DBHko 1. mailakoek liburua, irakurri aurretik, zergatik aukeratu duten azaltzen duten:
http://www.blogari.net/dbh1
Beste ikastetxeetan aintzat hartzeko moduko ekimen interesgarria. Bai zein liburu irakurriko duten erabakitzerakoan kontsultatzeko, zein antzeko esperientziaren bat martxan jartzeko.
“Paulak ospitalean igaro zituen zazpi gauak kontatzen dizkigu ipuin honek. Baina beste asko ditu barruan, zeuk ere goza ditzazun, asper ez zaitezen eta, hala behar bada, senda zaitezen”

New Yorkeko Ospitaleko gela batean hainbat istorio harilkatzen eta, gauez gau, gehitzen doaz. Gauero pertsona berri bat sartzen da taldetxoan eta berea ekartzen du: Paulak ondoko gelako agureari atalez atal irakurtzen dion liburua, agureak Paulari kontatzen dion ipuina, erizain batek kontatzen duena, sendagile baten igarkizunak…
Istorio erakargarri eta iradokitzaileak, gela hotzaren giroa (eta Paularen egonaldi luzetsia) gozatuko dutenak eta irakurlea (edo entzulea) harrapatuko dutenak. Elena Odriozolaren Irudi ederrez aberastuak. Perla bat, egileen opari bat.
Gurean ere gauez gau aletzen joan gara liburua, behin baino gehiago irakurri dugu (dozena erdi bat aldiz irakurri dugu), etxeko hiru umeek ( 6 eta 9 urte bitartekoak) benetan maite dute liburua eta behin eta berriz eskatzen baitigute. Eskola-irratian atalka emateko (irrati-nobela gisa) gomendioa egiten dizuet. Esango didazue!
=>Liburuari buruzko iruzkinak eta kritikak:
HUHEZIko mintegia: 2002ko haur literatur gidaren 39. orrialdean
http://www.huhezi.edu/descargas/aldizkariak/pdf/irakurgida02.pdf
Galtzagorri.org-en: Luis Arizaletarena, Behinola aldizkaria 7.zenbakia:
http://www.galtzagorri.org/Catalogo/Formularios/Bibliografia.asp?Inicio=13&Idioma=EUS&IdAutor=29&IdCatalogo=41
Gure komentarioari zerbait erantsi edo erantzun nahi badiozu, “erantzun” botoian klik egin eta irekiko den leihatila baliatu.
Zuk zeuk lanen bat komentatu edota artikuluren bat gomendatu nahi baduzu, bidali iezaguzu iruzkina amonakaxkagorri@yahoo.es era.
Denon artean solasgune interesgarri bat eraiki dezakegu!
Behinola aldizkariaren azken zenbakian Carlo Frabetti-ren “Haur literaturaren klasikoak” artikulua argitaratu dute; artikulu ausarta, argigarria, mamitsua eta laburra.
Laburra eta mamitsua, dozena bat paragrafotan zenbait iritzi eta irizpide interesgarri plazaratzen dituelako.
Argigarri, iritzi eta irizpide horiek pistak ematen dituztelako aztergaia honen inguruan egin ohi ditugun hainbat galderarentzako erantzunak eraikitzeko.
Ausarta, zenbait topiko kolokan jartzen baititu: goraipatu ohi ditugun hainbat lan (“Printze txikia” esaterako) haurrentzat desegoki direla esaten (eta arrazoitzen) baitigu.
Irakurtzea eta aldamenekoekin komentatzea merezi du. Aldizkariaren beste artikulu asko bezala.
Behinola aldizkariaren aurreko aleak irakurtzeko:
http://www.galtzagorri.org/Catalogo/Formularios/ListaBehinola.asp?Idioma=EUS&IdLista=1

Artikulu horri buruz zure komentarioa egin nahi baduzu “erantzun” botoian klik egin eta irekiko den leihatila baliatu.
Zuk zeuk lanen bat komentatu edota artikuluren bat gomendatu nahi baduzu, bidali iezaguzu iruzkina amonakaxkagorri@yahoo.es era.
Denon artean solasgune interesgarri bat eraiki dezakegu!
This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts
Original template design by Piechdibi.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
