“Behin metroa gelditu egin zen bi geltokiren artean. Jendea urduritzen hasi zen. Orduan, gizon batek orritxo batzuk atera zituen, bakoitza letra batekin. Letra batek izen batera eramaten du, eta izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko. Ipuinek lasaitu egiten dute jendea. Horixe gertatu zen metroan egun hartan”
Disfrutatu dugu, asko, liburu hau umeei irakurtzen, disfrutatu dute umeek narrazio laburtxo horiek entzuten, gauero entzuten segitzeko gogoz geratzen ziren: “Jo, aita, beste bat! Zein da, zein da hurrena?”
Liburu gozagarria iruditu zaigu. Gertakari, pasadizo, kontakizun eta ipuin kilikagarri eta atseginak; sentsibilitatez, umorez eta gizalegez beteak.
Gustatu egin zitzaigun “Han goitik itsasoa ikusten da”, helduentzat idatzitako nobela harrigarria . Poztu egin gaitu bere idazle senari eusteak umeentzako lehenengo lan honetan. Eskerrik asko Julen Gabiriari!
Xabier Etxaniz Erle-k Berrian argitaratutako komentarioa irakurri nahi baduzu:
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2005/m10/d20051004/p00041898.html
Gure komentarioari zerbait erantsi edo erantzun nahi badiozu, azpiko leihatila baliatu.
Zuk zeuk lanen bat komentatu eta hemen argitaratu nahi baduzu, bidali iezaguzu iruzkina amonakaxkagorri@yahoo.es era. Denon artean elkargune interesgarri bat eraiki dezakegu!
This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts
Original template design by Piechdibi.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
