Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-29

Permalink 09:51:05, Atalak: otsaida, 217 hitz  

ZU ONA TA ZU TXARRA

   
Irudian agertzen dena "Taj Mahall" jazz musikari eta pianojole ospetsua da, hots,  Henry Saint Clair Fredericks (New York, 1942). Txikitan bere piano irakasleak esaten omen zion ez zuela ballio, hobe zukeela beste zerbaitetan jardun... eta albaitaritza ikasi zuen. A zer bixta irakaslearena... eta a zer belarria!
Betidanik izan da "zu ona zara eta zu txarra, zuk ondo egiten duzu eta zuk gaizki", epaitzeko joera: historia, Taj Mahall-ena bezalakoen kasuekin beteta dago. Orain, telebista kate batzutan modan jartzen ari dira "artistak" epaitzeko saio-espektakuluak zeintzuetan, gainera, protagonista ez da artista bera, epailea baino.
Izan ere, bada jendea dena dakiena, are okerrago, ezer ikasi beharrik ez duena; eta beste batzuk badira, berriz, ezer ikasiko ez luketeenak. Adibide askok erakusten du, ordea, jende asko eta asko iritsi dela beren ametsa betetzera saiatuz eta kaskagogorkeriz.
Jokoa ordea askotan, gazteei eta hasiberriei ametsak burutik kentzea da: arriskutsuegia da jendeak ametsak izatea.
Epaile fauna guzti honen artean, bada espezie bat bereziki arriskutsua dena: dena jakin, ezer ikastekorik izan ez eta inori ezer erakutsi nahi ez diona (ez dira jakintsuak, alferrak eta gaitasunik gabekoak baino).
Errealitatea burugogorra da eta ametsek biziarazten gaituzte, libre izan gaitezen, esna egon gaitezen.
Ausartzen al zara oraindik inori esaten zu ona zara eta zu txarra, zuk ez duzu ametsik izateko eskubiderik?

Azken erantzunak

otsaida blog

Musika Eskolen eta musika heziketaren inguruko hausnarketa eta trukaketa eragitea da orrialde honen helburua.

www.flickr.com
otsaida BANDA-OSKORRI photoset otsaida BANDA-OSKORRI photoset

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

xabier huitzi

otsaida

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution