Esan bezala, aldaketa izan da Musika Bandaren zuzendaritzan.
Mikel Emezabal, zuzendari berriak, musikarien aurrean azaldu zituen urteko ekintza eta konpromezuak.
Halere, azken egunotan
OSKORRI euskal taldearen deia jaso du datorren udaberrian elkarrekin jotzeko
Andoaingo Basteron.

"OSKORRIBanda Band" izena du talde euskaldunaren azken lanak eta azken urteotan entzule, zale eta musikari ezberdinak beraiekin biltzeko asmoz (gogoratu
"OSKORRI PUB Ibiltaria") taldeak, herrietako musika bandekin lankidetzan aurkeztu nahi ditu bere abestirik entzutetsuenak baina ahalik eta modurik orijinalenean.

Honek, besteak beste, lana eta entsaio asko eskatuko dizkio Bandari, baina partaideak ziur daude, Bandaren dinamika suspertzeaz gain, Andoainen ere ezagunago egiteko baliagarri izango dela.