Mezua: Tom Waits itzuli da

2007-01-23

Permalink 19:49:51, Atalak: ostatua  

Tom Waits itzuli da

Norbaitek egile emankorra denaren zalantza bazuen. Inoiz, inork pentsatu bazuen erretiroa hartua zuela edo haren sormenak onenak emanak zituela... hara non itzuli zaigun Tom Waits, bere itzalaren atzetik, beti bezala, disko hirukoitza besazpian. “Horphans” (Anti 2006) lanean Tom Waits guztiak topatu ditzakegu: gehiegikeri eszenikoen maitalea den antzerkilaria, zarata emozioak esnatzeko tresna gisara erabiltzen duen berritzailea, ahots erre eta pianoen baladista, jazza eta folka galtzaileen babesleku bilakatu dituen songwriterra, poeta aluzinatua... “Orphans diskoak edozein egoeretarako kantuak biltzen ditu. Hauetako kantu batzuk gauez grabatuta daude mugimenduan dauden autoetan, beste batzuk hotel geletan idatziak daude eta Hollywooden grabatuak daude conflama (conflicto-drama) handien artean, dena dela kantu hauek uholdean superbiziztu eta ura erretiratutakoan zuhaitzetako adarretan geratu direnak dira” azaltzen du musikari, kantari eta idazleak.

Anti (Epithap) diskoetxearekin lanean hasi zenetik bere ibilbideak ezagutu duen gorakako norabidean emandako pauso berri eta hirukoitz honek ados jarriko gaitu Sunset Boulevardeko tabernetako azken orduko giroa faltan botatzen genuenak eta Tom Waitsengan esperimentazioaren guru berria topatu zutenak. Baina, baita, melodia tristeak maite ditugunak eta zarata “iraultzailea” estimatzen dutenak. Malenkonia zaleak eta gordinkerian jantzitakoak eta batik bat aukera handia emango die azken urtetan lehen diskoetako Tom Waits faltan somatzen zutenei.

Bere ahotsaz guztiei oilo larrua jartzeko gaitasuna dauka eta arte hori ongi baliatu du azken disko hau osatzeko. “Disko honen erdian nire ahotsa dago. Ahal dudan hobekien egiten saiatzen naiz, bai negar egiteko, bai xuxurlatzeko, bai saltatzeko, zein marru egiteko, seduzitzeko edo errabia adierazteko. Nire ahotsarekin neskatxa baten moduan entzun nazakete, boggieman gisara, theremin bezala, gerezi leherkari moduan, payaso bezala, doktore edo hiltzaile.... Tribal, ironiko edo eroa izan daitekeena. Nire ahotsa da nire tresna” aitortzen du bere web orrian.

Guztira 56 kantu dira eta hauetatik 30 erabat berriak badira beste 26ak lehendik grabatutako pieza bitxi, ezezagun eta bereziak dira (B aldeak, bertsioak....). Hiru diskoetan banatuta daude eta bakoitzak badu bere aparteko nortasuna. Lehenak; Brawlers du izena eta bertan azken diskoetako ibilbideari eusten dio; Mule Variations (Anti 1999) , Real gone (Anti 2004). Disko honetan Tom Waits gordina topa daiteke, gitarra elektrikoak bateria sinkopatuak eta blues aluzinatua, moldaketa bitxiak eta jostailuak diruditen kantuak. Garrasiak kale hertzeko zabor edukitzaileen inguruan. Bigarrenak; Bawlers, Waits “klasikoena” ekarriko digu, pianoak eta soka tresnak, kantu malenkoniatsuak eta ahots “patarreroa”. Lagun bat ari zaizu belarrira jende ezezagunaren historia tristeak xuxurlatzen. Disko honek 70ko hamarkadako disko klasikoak ekartzen ditu gogora; “Heart of Saturday Night” (Asylum 1974) edo “Small Chances” (Asylum 1976). Folk, jazz eta blues mundu oniriko eta akustikoarentzat. Hirugarrenak, Bastards, azkenik, egilearen alderik esperimentalena azalduko du. Haur kanten bertsio beldurgarri eta aluzinatuak, zerrak diruditen gitarrak eta historia arraroak. Aluzinazio edo ametsgaizto, zer ote diren jakin gabe, begiak itxi eta angustia pilulak jateko garaia iritsi da. “Uste dut lan honetan kantatzeko eta dantzatzeko moduko musika topatuko duzula, baina, ez du dezepziorik sentituko bentiladoreen garrasiak, txiritxioak nahi dituenak”.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

ostatua blog

Munduan egiten diren musika eta horretan ari diren musikarien inguruan aritzeko gunea.

Bilaketa

Azken erantzunak

  • (0)

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution