Mezua: Fanfare Ciocarliaren animazioa

2007-01-14

Permalink 21:03:35, Atalak: ostatua  

Fanfare Ciocarliaren animazioa

FANFARE CIOCARLIAREN ANIMAZIOA

Fanfare Ciocarlia talde ezaguna da gure artean. Pare batean izan da gurean Errumaniar taldea, uste dut txaranga izena dela hobekien egokitzen zaiona. Nahiz eta badirudien Balkanetako musikarekiko duela urte batzuk piztutako interesa apaltzen joan dela azken urteetan, txaranga honek  jo eta jo jarraitzen du mundu osoan. Horretaz gain beste hainbat egitasmotarako ere erabiltzen dute Fanfare Ciocarliaren musika. Adibidez, hautsak astindu nahian aritu den Borat filman "Born Tho Be Wild" Stephenwolfen  kantu klasikoaren bertsioa egiten zuten elkarrekin taldeak eta filmaren aktore nagusi eta zuzendaria den Shasha Baronek. Horretaz gain "Fallen Art" izeneko animazio bideo honetan haien kantu zahar bat erabili dute (Baro Biao diskoko Asfalt Tango kantua, alegia)  kritika antimilitaristaz betetako montaia burutzeko. Oso ikusgarria da. Ea zer iruditzen zaizun.


Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

ostatua blog

Munduan egiten diren musika eta horretan ari diren musikarien inguruan aritzeko gunea.

Bilaketa

Azken erantzunak

  • (0)

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution