Artxiboak: Urtarrila 2007

Euskal Herriko agenda bateratua

2007-01-05

IRRATIA:

ARABA: Énfasis irratsaioa, asteazkenero, 13:30ean, 14:30ak arte. Ola 19 izeneko irratian (Gasteizen: FM 91.8). Énfasis (Gasteizko Gay-lesbianendako Udal Zerbitzua) taldeko Monicaren eta Jesusen eskutik.

NAFARROA: Radio Gay Picture Show irratsaioa, ostegunero, gaueko hamarretan, TRAK FM IRUÑEA irratiaren bidez: 101.6. (Astelehenero errepikapena, gaueko hamabietatik aurrera).

INTERNET bidez: AB FAG irratsaioa, http://www.radio-occitania.com, asteazkenero, 19:10etatik 20:00ak arte.

EKITALDIAK:

URTARRILAREN 11N: "Lesbianismo y literatura" hitzaldia, Luis de Ajuria aretoan (Alava jeneralaren kalea, Gasteiz). Hizlariak: Jacky Collins [Una felicidad convencional-en egilea; Northumbriako Unibertsitatekoa], Nuria Rita Sebastian [¿De otro planeta?-ren egilea], eta Asia Lillo [Diario de una au-pair bollo en USA-ren egilea]. Antolatzaileak: Enfasis udal zerbitzua eta Lesbitoria-Gaysteiz Taldea, Vital Kutxaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

URTARRILAREN 11N: Zinegoak 07aren antolakuntzan lagundu nahi duten bazkide eta lagunei deitzen zaie Hegoak-en egoitzan batzeko.

URTARRILAREN 13AN: Hatortxu Rock. Presoak etxera!

URTARRILAREN 14AN: Basco Baroudeurs taldeak antolaturik, Izarbeko eskigune txikian (Zuberoaren eta Biarnoren artean) iraupen eskia eta erraketa edo sarepala ibilaldia.

URTARRILAREN 22TIK 27A ARTE: Zinegoak LGBT zinemaldia, Bilbon.

WEBGUNE BERRIA: Énfasis-ek [Gasteizko gay-lesbianendako udal zerbitzua] htttp://www.vitoria-gasteiz.org/enfasis webgune ofizialaz gain blog berria zabaldu berri du, honakoa duzue helbidea: http://www.servicioenfasis.blogspot.com

 

LEHIAKETA: Iurretako IV. Literatura Lehiaketa (ipuinak eta bertso paperak). Helduen sailean edonork parte hartu dezake ere, haur eta gazteen lehiaketan Iurretan ikasten ari direnak baino ezin dira aurkeztu. Gaia librea da eta erabili beharreko hizkuntza, euskara (helduetan izan ezik, gaztelania ere erabili baitezakete). Urtarrilaren 10eko eguerdiko hamabiak arte aurkeztu ahal izango dira lanak, Herri Liburutegian.

DEIALDIA:  “Hain ona eta beharrezkoa bada, zergatik informazioa ezkutatu? AHT gelditzeko errezeta badaukagu: informazioa, mobilizazioa, erabakitzeko ahalmena, desobedientzia zibila eta geldiezina den oihua. HERRIA EZ ODOLUSTU! AHTrik EZ!”. AHT EZ GUNEA Urbinan (Araba). DELITUA AHT DELAKO, DESOBEDIENTZIA!

 

ZINEMA: LGBT zinema hilean behin Baionan. Antolatzailea: Miarritzeko LGP taldea Baionako L'Autre Cinémaren laguntzarekin.

ZINEMA: Zinegoak 2007, urtarrilaren 22tik 27a arte

ZINEMA: Zinegoak 2007, urtarrilaren 22tik 27a arte

ZINEMA: Zinegoak 2007, urtarrilaren 22tik 27a arte

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution