Iberoamerikako Telebistaren Behatoki OBITELek Espainiako telebistetako telesailak sailkatu ditu, homosexualitateaz agertzen duten ikuspegia zein den sailkatu ere. Hiru mota direla ondorioztatu dute. Lehenengo multzoan Telecincoko Hospital Central eta 7 vidas, eta Antena 3ko Aquí no hay quien vida telesailak ageri dira. Hauetan ingurunean integraturiko homosexualak agertzen dira, eta orok errespetatzen ditu. Bigarrenik, TVE Espainiako telebista publikoko Obsesión eta Motivos personales saioez honakoa diote: bertan ageri diren pertsonaia homosexualek gizarte ostrazismoan bizi dira. Azkenik, Telecinco telebistako Los Serrano telesaila ematen dute hirugarren motako adibidetzat. Izan ere, telesail honetako aitak hamaikatan erakutsi du umeetarik baten bat maritxu balitz izango lukeen ezin eramana.
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...