Artxiboak: Abendua 2006

Espainiako telebistetako telesailak sailkaturik

2006-12-28

 

Iberoamerikako Telebistaren Behatoki OBITELek Espainiako telebistetako telesailak sailkatu ditu, homosexualitateaz agertzen duten ikuspegia zein den sailkatu ere. Hiru mota direla ondorioztatu dute. Lehenengo multzoan Telecincoko Hospital Central eta 7 vidas, eta Antena 3ko Aquí no hay quien vida telesailak ageri dira. Hauetan ingurunean integraturiko homosexualak agertzen dira, eta orok errespetatzen ditu. Bigarrenik, TVE Espainiako telebista publikoko Obsesión eta Motivos personales  saioez honakoa diote: bertan ageri diren pertsonaia homosexualek gizarte ostrazismoan bizi dira. Azkenik, Telecinco telebistako Los Serrano telesaila ematen dute hirugarren motako adibidetzat. Izan ere, telesail honetako aitak hamaikatan erakutsi du umeetarik baten bat maritxu balitz izango lukeen ezin eramana.

 

Gay-lesbianak landa eremuan

2006-12-12

2006ko azaroaren 10ean Gay eta lesbianak landa-eremuan izeneko jardunaldiak egin ziren Agurainen (Araba), Lesbitoria-Gaysteiz taldeak, Énfasis-ek eta EHNE-k antolatuta. Horren karietara zutabe polita idatzi zuen Joseba Garitanok Diario Noticias de Álava egunkarian. Hemen duzue esteka

Zabaldu dezagun apostasia!!!

2006-12-12

ELIZA KATOLIKOARI UKO EGITEKO BIDEA DA APOSTASIA

Apostasia eredua euskaraz

Apostasia eredua gaztelaniaz.

Apostasia eredua katalanez.


Argibide gehiago duzue Hegoak elkartearen aldizkariaren azken alean. PDF formatuan hemen: http://www.hegoak.com/rev/rev24/r24.pdf

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution