Artxiboak: Ekaina 2006

Kontsumoaren eredu perfektua, gayona…

2006-06-28
  •  Gay mugimenduaren aldarriak “deskafeinatzeko” aitzakia ideala bihurtu da “diru arrosa”; zelan gertatu den azaltzen digu egileak, *Eugeni Rodriguezek.

    Modernitatearen itxuraz hedatzen da buruhausterik eta arazorik ez den mundu fantasiozko eta glamourtsua. Bertan hogeita lau orduz bizi gaitezke arrosa kolorez, inongo arazo edo buruhausterik gabe. Ekonomiaren alorrean “gay komunitate” kontzeptuak berebiziko garrantzia du, izan ere, dirutza handia irabaz daiteke arrosa koloreko mundu ezin hobea salduz, sinetsaraziz erosiz eskuratu daitekeela zoriontasuna, eta “dena gure artean geratzen duk/n” konplizitate mezua erabiliz, gay guztion artean urrezko guettoa eraikitzera deituz.
    Behin izena asmaturik eta eremua zedarrituta, premia edo beharra sortzea eta panazea gisa ezagutaraztea baizik ez da geratzen. Lokalen eta denden hedapenak, ekonomikoki iraun dezan, kontsumitzaile kopurua nabarmen haztea du beharrezko. Aski da honako adibidea ekartzea, “Afírmate: consume gay” leloa erabilirik gay aldizkari komertzialetan agertutako iragarkia. Etekin “arrosaren” formula kontsumo beharra piztean datza, gay izatearen harrotasunaz mozorroturik. Hedabideen baliabide guztiak abiarazten dituzte: modernoa izan behar duk/n eta gay taberna bat izan, eredu bakarra sortu behar da. Sare hau eraikitzeak berekin dakar askapen mugimendua barregarri uztea, zokoratzea eta kriminalizatzea.
    Homosexualak zoriontsu izanen dira inork kolokan ipini ezean jendarte ingurunea, are gutxiago glamourra eta arrosa koloreko kontsumismoa. Diseinatu nahi den gay eredu bakarrak oinarrizko hiru puntu dauzka: gayok batezbestekoa baino eroste ahalmen handiagoa dugu, beraz, askoz ere gehiago xahutu dezakegu aisialdian. Gaya eta marjinala aldi berean izatea edo ematea ez da bateragarria. Bigarrenik, gay oro gazte da, edo hainbestean zaintzen du bere burua ezen bere “danone” gorputzak gazte lirainaren itxura du: “sos arrosak” eskura ipintzen dizkigu gay in izateko behar dugun oro, direla kosmetika, arropa eta gimnasioak, besteak beste. Eta azkenik, botere ekonomikoa gotortu behar dute eta “gay komunitatearen” kontzeptua errespetagarri egin: “sos arrosak” diskurtso “aideologikoa” zabaldu behar du, arrosa kolorez bizitzearen harrotasunean zentratua.
    Egitura ekonomiko eta korporatibistaren politiken aurrean, gure estrategiak deuseztatu egin nahi du kolektiboaren irudi gisa eredu bakarra zabaltzea. “Antigai” kontzeptuaz jarduteak oinarriak ezartzen ditu, harremanak urrezko guettoaren inguruan soilik izatea onartzen ez dugun lesbiana eta gayondako bestelako iruditeria erakusteko eta aldarrikatzeko. Ez gara gay giro komertzialaren aurkako, badu-eta argi dagoenez bere egiteko sendotua, baina lokal eta leku jakinetan (Sitges-en 1996an bezala) kontzentratu nahi gaituzten kudeatzaileen gurarien aurka izan bagara, ahalmenak murrizten dizkigute eta.

[*Eugeni Rodriguez Front d’Alliberament Gay de Catalunya-ko kidea da. Testua Diagonal aldizkarirako kolaborazioa da, eta webgune honetarako itzuli da euskarara]

euskal herriko gay-les-trans agenda bateratua

2006-06-27

Aste honetan Queer as Folk telesaila estreinatuko du Espainiako Cuatro telebistak. Laster ikusi ahal izango dugu! Azkenean! Ekainaren 30ean, gaueko hamabi t'erdietan. Telesailaren atal bi emango dituzte. Ondoren, "Las aventuras de Priscilla, reina del desierto" filma emango dute.

Queer as Folk Wikipedian (eus)Wikipedian (esp) eta Wikipedian (fr).

MAIATZAREN 30ETIK EKAINAREN 31A ARTE: Erakusketa Enfasis-en (Gasteiz), "Lesbianen eta gayen eskubideak munduan".

EKAINEKO OSTEGUNETAN BASAURIN: ZINE GIROAN / CINE QUE ENTIENDE zikloa, ostegunero, eta 3 eurotan, Basauriko Social Antzokian. EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua. EKAINEKO OSTEGUNETAN ARRASATEN: Arrasaten "Gay, lesbiana eta transexualen zine zikloa", Amaia Antzokian, 20:30ean. Emakume Txokoa eta Arrasateko Udala.

EKAINAREN 16TIK UZTAILAREN 1A ARTE: Europride 2006 Londresen. 2007an Madrilen.

 

EKAINAK 21: Contact Aquitaine elkartearen bilera irekia Bordelen. Laguntza behar baduzu, homosexuala zarelako edo seme-alaba homosexualen bat baduzu... ongi etorria izanen zara. Arratsaldeko zortzietan. -Athénée municipal-Place St Christoly-Bordeaux/Bordele. Informaziorik behar baduzu: tel.: 05 57 35 71 77

EKAINAK 21: "Fucking Amal" filma, 22:30ean, Espainiako La 2 telebistan.

EKAINAK 22: Aretxabaletan (Gipuzkoa), bikote homosexual eta heterosexualen eskubide-berdintasunaren gaineko hitzaldia, udaletxe zaharrean, arratsaldeko zazpietan.

EKAINAK 22: "Madame Sata" filma, Basauriko Social Antzokian, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua. 20:00 eta 22:30. Sarrera: 3 euro.

EKAINAK 23: Hitzaldia: "GayLesQueer Borroka Ekialde Hurbilean". Hizlaria:
Tel Aviv-eko
Queeruption mugimenduko Mark Rovley. EHGAM-BIZKAIA Boluntan, San Antongo BBK eraikinean (sarrera: Zabalbide, 2)

EKAINAK 23: "Homofobia en el sistema educativo" ikerketaren aurkezpena, Ocatvio Morenoren eskutik. Hegoak.
EKAINAK 23, 24 eta 25: Madrid Gay Tennis Open

EKAINAK 23: Hitzaldia: "LESBIANA? ENCANTADA, ES UN PLACER: qué ha realizado el movimiento feminista y los colectivos de lesbianas feministas en Euskadi, desde Leioa hasta 1995". Hizlaria:  AMPARO VILLAR (Aldarte). 19:30etan,  Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). EHGAM.
EKAINAK 23: “Un hombre sin importancia” filma emango dute Aldarte-n (Bilbo), arratsaldeko zazpi t’erdietan.
EKAINAK 24: E-28ko festa, 23:00ean, Egiako Jareño Kultur Etxean (Donostia). Gehitu eta EHGAM
EKAINAK 24
: "Euskal presoak Euskal Herrirat, dagozkien eskubideen jabe" manifestazioa, Baionan. Ibaetako Foroak deituta, tartean EHGAM dago, Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua.


EKAINAK 25
: Txangoa Holzarte-ra (Xiberua), Basco-Baroudeurs taldeak antolatuta.
EKAINAK 26: Homosexualitatearen inguruko solasaldia Lizarrako Gaztetxean, arratsaldeko zortzietan.

EKAINAK 26: "Historia y análisis político del lesbianismo" liburuaren aurkezpena, 19:30ean, Hegoak taldearen egoitzan (Bilbo).

EKAINAK 26:"Transexualen eskubideak orain" hitzaldia, arratsaldeko zazpi t'erdietan, Bergarako Kultur Etxean (Gipuzkoa). Hizlaria: Ivan Garde.

EKAINAK 26tik UZTAILAREN 2a arteErakusketa: BORROKA BATEN KOLOREAK, Usurbe Antzokiaren Erakustokian , Beasainen (Gipuzkoa). Goierriko Gay eta Lesbianen Taldea · EHGAM. Ordutegia: ategunetan: 19:00-21:00; Igandean: 12:00-14:00 eta 19:00-21:00


EKAINAK 28: Lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen askapenerako nazioarteko eguna. Duintasuna, askatasuna eta maitasuna.
EKAINAK 28: IRUÑEAN, 20:00etan, manifestazioa autobus geltokitik. "Gaypiriña Besta" Nabarrerian.
EKAINAK 28: GASTEIZEN, Andra Mari Zuritik.

EKAINAK 28: BILBON, Plaza Biribiletik. EHGAM, Hegoak, Bizigay,  Euskal Hartzak, Aldarte, eta Queer Ekintza.

Manifaren ostean afari-ikuskizun-jaia Bilboko Kafe Antzokian (22:00). Ikuskizunean
(23:45 aldera) hauek hartuko dute parte: Esteban transformista, Iker Ortiz de Zarate
Euskabaret taldearekin eta Eneko Amezketa eta bere Antzart dantza-taldea.
(Tiketak 20 euro balio du afarirako, ikuskizunerako eta geroko jairako sarrera doan). EHGAM-Bizkaia.

EKAINAK 28: ARRASATEN, "Zu zeu izan / Vive la diferencia" elkarretaratzea, 19:30ean, Arbolapetan.

EKAINAK 28: DONOSTIAN, 20:00etan, Boulevard-etik.

EKAINAK 28: "L.I.E." filmaren emanaldia, 21:30ean, Azkoitiko Mataderoan.

EKAINAK 28: Contact Aquitaine elkartearen bilera irekia, homosexualitatearekin zerikusia duen edozerekin kezkarik baduzu, etorri! Argibide gehiagotarako telefonoa: 05 57 35 71 77.  Bordeleko Athénée municipal-en, St Christoly plazan, 20:00etan.

EKAINAK 28: Euskadi Irratiko "Ipurtargia" saioan gaurko eguna izango dute hizpide.

EKAINAK 29: "Tormenta de verano" filma El Carmen aretoan, Indautxu plazan (Bilbo), 19:45ean. http://www.cineclubfas.com/eutormenta.html

EKAINAK 29: "Guardando las apariencias" filma, Basauriko Social Antzokian, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua.
EKAINAK 29: "Cachorro" filmaren emanaldia, Gasteizko gaztetxean, 20:00etan.
EKAINAK 29: "¿Es niño o niña?" Kalaska Espaziona (Zabaldin), Iruñean, 20:00etan.
EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 2A ARTE: Sun Games 2006, Madrilen. http://www.halegatos.comEKAINAK 30: Gay harrotasunaren jaia Gasteizen, Enfasisek antolatua, Eusko Legebiltzarraren aurreko "El Candil" tabernan. Musika eta antzerkia. 22:30ean, sarrera doan.

EKAINAK 30: Queer as Folk telesaila estreinatuko du Espainiako Cuatro telebistak, gaueko hamabi t'erdietan.

EKAINAK 30: “Semen” filma emango dute Aldarte-n (Bilbo), arratsaldeko zazpi t’erdietan.
EKAINAK 29: "¿Es niña o niño?" dokumentala. Kattalingorri

EKAINAREN 30ETIK UZTAILAREN 2A ARTE: "EHZ Euskal Herria Zuzenean-L'Eurock des peuples contre la world company!" musika jaialdia Idauze Mendin, Mendikota eta Ozaze artean (Xiberua). A: 15 e egun bateko; 35 e hiru egunetakoa. T: 18 e egun bateko; 40 e hiru egunetakoa. Aurresalmenta: Elkar (Baiona), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi), Mauleko Turismo Bulegoa, L'Ampli (Billère-Pau), Total Heaven (Bordele).

http://www.festival-ehz.com

EKAINAK 30: Harrotasunaren jaia, El Candil tabernan (Eusko Legebiltzarraren aurrean), Gasteizen, 23:30ean.
UZTAILAK 1: Espainiako Estatuko manifestazioa, Madrilen.

UZTAILAK 7: "Bajo el sol de la Toscana" filma Aldarten (Bilbo).

UZTAILAK 14: "Cuando cae la noche" filma Aldarten (Bilbo)

UZTAILAK 19: UEUren udako ikstaroak, Iruñean. Homosexualitatearen irudikapena > 9:00-10.30 "EUSKAL LITERATURA HETEROSEXUALA, HOMOSEXUALA EDO ASEXUALA DA?, MIKEL AYERBE (Euskal filologiako lizentziaduna). ; 11:00-12:30, "GAIAREN MINEAN", ITXARO BORDA (idazlea) ; 15:30-17:00 "ANATOMY LECTURE", ANGEL ERRO (idazlea). Argibide gehiago UEU Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean:  www.ueu.org

UZTAILAK 24: "Bridgest Jones: sobreviviré" filma Aldarten (Bilbo)

UZTAILAK 28: "Compañeros inseparables" filma Aldarten (Bilbo)

UZTAILAREN 28TIK 30A ARTE: Hegoak-en kanpaldia, Suances-en (Kantabria).
UZTAILAREN 26TIK ABUZTUAREN 5A ARTE Nazioarteko lehendabiziko Outgames 2006 Montréal-en: http://www.montreal2006.org/

UZTAILAREN 31TIK ABUZTUAREN 6A ARTE: http://www.stocholmpride.org

ABUZTUAREN 4TIK 6A ARTE: Amsterdam Gay Pride http://www.amsterdamgaypride.nl

ABUZTUAREN 6TIK 12A ARTE: WorldPride 2006, Jerusalemen http://www.worlpride.net

ABUZTUAREN 3TIK 13A ARTE: Queeruption 9 (2006) Tel-Aviven. http://www.queeruption.org/q2006 (euskaraz ere bai)

Israelgo WorlPride -a dela eta:

(Informazio iturria: Diagonal hamaboskaria)

Iaz ezin izan zen ospatu jaialdia Jerusalem-en, bertako hiru erlijioetako buruen jarrerak zirela eta. Aurten, ostera, WorlPride-ak Israelgo Gobernuaren beraren babesa jaso du, eta queer talde askok salatu dutenez, Israelen “tolerantzia” goraipatzeko helburuz antolatu da jaialdi hau.

Horrenbestez, palestinar herriaren sufrimendua kontuan izanik, talderen batzuek nazioarteko boikota egiteko deia egin dute, tartean Californiako QUIT (Israeldar Terrorismoa amaitzeko queerrak) taldeak.

Alabaina, talde gehienek parte hartze kritikoaren alde egin dute, esaterako Israelgo Black Laundry palestinarren aldeko queer taldeak eta lesbiana palestinarren Aswat [Ahotsak]-Palestinian Gay Women elkarteak.

Azken jarrera honetakoen ekimena da WorlPride-arekin batera, aurtengo Queeruption bertan eta aldi berean ospatzea.

Bitxikeria esanguratsu moduan jakin ezazue zein  den WorlPride-aren leloa: “Mugarik gabeko maitasuna”.

ALDIZKARIA: EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak eta Gaytasunak, Arabako Gay Taldeak, Gay Hotsa aldizkaria argitaratzeari ekin diote berriro. GAY HOTSA

Ipuin-lehiaketa gaztelaniaz: Emakumeok hartu dezakezue parte, eta beti ere emakumeen gainean idatzi behar duzue. Helburua ipuinik onenekin bilduma bat plazaratzea da. Epea: maiatzaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira lanak. Antolatzaileak: Safo de Lesbos Bilboko liburudenda eta Ellas argitaletxea.

DEIALDIA: “Adolescencia y sexualidades minoritarias” gaiaren gainean ikertzen ari dira Madrilgo (Espainia) Unibertsitate Autonomoko lau ikasle. Sexualitate heteroaren kanonekin bat egiten ez duten 12-18 urte bitarteko nerabeekin kontaktatu nahi dute. Helburua da Espainiako Estatuko jendarte zati honen benetako egoera zein den ezagutzea. Hau duzu(e) euren posta-e helbidea: cuentanoslo@hotmail.com
LEHIAKETA: Film laburren lehiaketa. “Emakumeak Arrasateko historian”. Arrasateko Udaleko Berdintasunerako Sailak antolatuta. Izena emateko epea ekainaren 2a arte.
TELEBISTA
: -ETBren bideoa Genero-nortasunaren legeaz hemen. -The L world ematen ari dira Canal + (Espainia) telebistan.

EKAINAREN 30EAN QAF Quer As Folk telesailaren estreinaldia, Espainiako Cuatro telebistan. Gaueko  hamabi t'erdietan lehenengo atal biak  emango  dituzte.

Irudia: http://www.avenidalibertad.es

-Frantziako Pink TV telebista, egunero 24 orduetan. www.pinktv.fr

Queer as Folk telesaila Ipar Euskal Herrian Pink TV-ren bidez ikus daiteke, ostiral, larunbat eta igandero, gaueko 22:00etan, emanaldi bakoitzeko bi atal ematen dituzte.

ORTZIRALERO: The L World Kattalingorri-n iluntzeko 20:00etan. -“A dos metros bajo tierra” telesailaren hirugarren denboraldia, Espainiako La2 telebistan.

IRRATIA:

EKAINAK 28: "Ipurtargia" saioan (Euskadi Irratia) gaurko eguna izango dute hizpide.
ASTELEHENERO: El Guirigay Gasteizko Hala Bedi irratian. Gaueko 22:00etatik 23:00etara. (Hala Bedi Gasteizen eta Lautadan: 107.4; Errioxan eta Trebiñun: 107.7; Aiara-Uhinak Irratia: 96.5; Mendialdea: 107.7)
ASTELEHENERO
: Graffiti astelehenero 18:45tatik 19:00ak arte. Gaurkotasunezko GLTB gaiak Radio Euskadin.
ASTEAZKENERO
: Lesbian lilurak irratsaio berria otsailaren 1etik aurrera. Lesbianatasunaren inguruko lehenengo euskarazko irratsaioa, asteazkenero, gaueko 22:00etan http://www.lesmedios.com/ webgunean.
ASTEAZKENERO
: Enfasis irratsaioa asteazkenero OLA19-Gasteiz irratian 13:30etatik 14:30ak arte. (91.8 FM Gasteizen).
OSTIRALERO
: -“Temas de actualidad de la semana” Herri Irratian, goizeko 10:15etan. Koro del Santo kolaboratzaile. -Trak FM: Radio Gay Picture Show. http://www.radiogaypictureshow.tk 101.6 Iruñerrian.

LARUNBATERO: El Guirigay Gasteizko Hala Bedi irratian. Goizeko 11:30etatik 12:30ak arte.
IGANDERO
: Bilbo aldean entzun dezakezu(e) Entérate saioa Fórmula P3 irratian, 89.2 FM, gaueko 21:00etatik 22:00ak arte.

Gaur "Cuerpos desobedientes" Espainiako La2-n

2006-06-20

Gaur gauean Espainiako La2 telebistan "Cuerpos desobedientes" dokumentala emango dute Documentos Tv saioan. Argibide gehiago webgune honetan: http://tinyurl.com/pssdj

Queeruption 9: Tel Aviv (3-13) 2006ko abuztua

2006-06-13

Iturria: http://www.queeruption.org

Queeruption topaketa erradikal queer bat da, orain arteko edizioak Londres, New York, San Frantzisko, Berlin, Amsterdam, Sydney eta Bartzelonan ospatu dira eta partehartzaileek bultzatako ekimenez antolatua eta doakoa da. Queeruption bakoitzak  berariazko izaera du, antolatzaleek, errealitate egiten duen komunitatearekin batera, bere gisara egokitzen baitu.

artzelonan ospatu zen azken Queeruption ekimenean parte hartu zuten Queer-ekintzaile  israeldarrek hurrengo edizioa Tel Aviven izatea proposatu zuten eta ideia honek Europako, Ekialde Urbileko eta Ipar Amerikako ekintzaileen babesa eskuratu zuen. Gure queer izatetik, geure burua askatasuna, justizia eta audeterminazioaren aldeko borroka globalaren zati gisa dakusagu eta ikuspegi horretan bertan du abiapuntua ekimen honek.

2006ko abuztuan Jerusalemen ospatuko den LGTB World Priderako jendetza handia espero da. Ortzadarraren banderaren babesean, Israeleko Atzerri Gaietarako Ministerioak bere gobernuak egindako gerra-krimenak estaltzeko baliatuko du ekimen hau. Palestinaren askatasunaren aldeko zenbait taldek bultzata, ekimen hau boikotatzeko deialdi global bat ere badago. Gure elkartasuna ordea, hareago eraman behar dugula uste dugu, gure aniztasuna, gure boterea eta gure erresistentzia ospatzeko Israel eta Palestinara joanez. 2006ko World Pride martxaren leloa “Mugarik gabeko maitasuna” (Love Without Borders) izango da. Mugarik gabeko maitasunak okupazioa, apartheida, giza-injustizia, txikizio ekologikoa eta harresiak gaitzetsi beharko lituzkeela uste dugu.

Honako hau, Queeruption Mendebaldeko herri aberatsetatik at egingo den lehen aldia da. Queeruption bera ere, Tel Aviveko kokalekutik haratago zabalduko da, Zisjordaniaraino iritsiz eta Jerusaleneko World Pride martxari kolore gehiago emanez. Bertan denbora gehiago geratu nahi duenak, bertako elkartasuneko lan-taldeekin elkartzeko aukera ere izango du; hala nahi dutenak talde hauekin harremanetan jartzeaz geu arduratuko gara. Halaber, Tel Avivera gauzak aurrez prestatzen laguntzera talde bat etorriko da lehenago.

Bertan bizi den jendartearen eta kulturaren egoera dela eta, prestaketa prozesuan, bai eta ekimenak dirauen bitartean ere, aztergai asko kontutan hartu eta eztabaidatu beharrekoak izango dira. Zure laguntza behar dugu; etorrita nahiz etorri gabe ere, dirua bilduz, publizitatea eginez, zure ezagutza eta trebetasunekin ekarpenak eginez nahiz bertako prestaketa lanetarako.

Gai hauen inguruan edozein galdera edo iradokizun izanez gero, mesedez jarri gurekin harremanetan gure Queeruption  posta-zerrendan izena emanez. Bidali E-mail bat majordomo@lists.queeruption.org helbidera eta mezuan honako hau idatzi: subscribe queeruption9tel-aviv.


Israelgo WorlPride -a dela eta

2006-06-13


(Informazio iturria: Diagonal hamaboskaria)

Iaz ezin izan zen ospatu jaialdia Jerusalem-en, bertako hiru erlijioetako buruen jarrerak zirela eta. Aurten, ostera, WorlPride-ak Israelgo Gobernuaren beraren babesa jaso du, eta queer talde askok salatu dutenez, Israelen “tolerantzia” goraipatzeko helburuz antolatu da jaialdi hau.

Horrenbestez, palestinar herriaren sufrimendua kontuan izanik, talderen batzuek nazioarteko boikota egiteko deia egin dute, tartean Californiako QUIT (Israeldar Terrorismoa amaitzeko queerrak) taldeak.

Alabaina, talde gehienek parte hartze kritikoaren alde egin dute, esaterako Israelgo Black Laundry palestinarren aldeko queer taldeak eta lesbiana palestinarren Aswat [Ahotsak]-Palestinian Gay Women elkarteak.

Azken jarrera honetakoen ekimena da WorlPride-arekin batera, aurtengo Queeruption bertan eta aldi berean ospatzea.

Bitxikeria esanguratsu moduan jakin ezazue zein  den WorlPride-aren leloa: “Mugarik gabeko maitasuna”.

Transfobiarik ez!

2006-06-13

Pasa den asteburuan genero identitatearen legearen onarpena ospatzeko Madrilen antolatu zen jaia bertan behera utzi behar izan zen, Espainiako eskumaren mehatxuak zirela eta.
Informazio gehiago: Transexualidad-Euskadi

Amnesty Internationalen liburuxka DBH eta Batxilergoko ikasleendako

2006-06-02

Amnesty International-ek LGTB pertsonen eskubideen inguruko material didaktikoa argitaratu berri du, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. Espainiako Amnistia Internacional-en webgunean daukazue eskura: http://www.es.amnesty.org/temas/educa/docs/Fichas_minsex.pdf
Helbide aldaketa: http://tinyurl.com/m77ga

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution