Lapurdin, Baxenabarren eta Xiberoan:
LGP-Biarritz (Coordination Interpride France)
Elkarte honek bilera irekiak antolatzen ditu (groupe convivialité) hilero, bigarren asteazkenean, arratsaldeko seietatik zortziak artean. Talde honetan baitezpadakoa duzun babesa kausituko duzu.
LGP-Biarritz
Maison des Associations (Elkarteen etxea)
2 eta 4 Darrichon karrika
64200 MIARRITZE
Tel. : 06.74.00.81.29 - posta-e : contact@lgp-biarritz.org
CONTACT AQUITAINE [Dialogue entre les parents, les gais et lesbiennes
leurs familles et amis]: Gurasoek bultzatutako elkartea da eta homosexualen familiei sostengua ematea du helburutzat. Halaber, pertsona homosexualei laguntzen diete. Hau duzu beren webgunea: http://www.geocities.com/contact_aquitaine/
BP 14 - 33171 Gradignan
Tel.: 05 57 35 71 77
Bestalde, Pauen (Biarno) bada laguntza eskaintzen duen beste talde bat, bere izena: “IDEM, Information, Droit, Égalité, Mouvement” 32, rue Samonzet – 64000 Pau. Tel.: 05 59 27 46 77
Laguntza eta orientabideak emango dizkizute, entzungo dizute eta ulertuko dizute.
Eusko Jaurlaritzaren "BERDINDU. Lesbiana, gay eta transexualen arretarako euskal zerbitzua”.
Telefonoa: 900 840 011 berdindu@ej-gv.es
ENFASIS (Gasteiz), Lesbiana, gay eta transexualei laguntzeko udal zerbitzua da, aitzindaria Espainiako Estatuan. Zapatari kalean duzu(e), Andra Mari Zuriaren plazatik gertu. Lesbitoria-Gaysteiz taldeko Begotxu eta Quique dira arduradunak. Bertako mediateka profita ezazu(e)!
webgunea: http://www.vitoria-gasteiz.org/enfasis/
Tel.: 945 25 70 77
Zapatari kalea, 39 behea
ALDARTE (Bilbo), Gay-lesbianei eta transexualei laguntza ematen dien zerbitzua. Euskal Herriko gay hiriburuan du egoitza eta hainbat ekintza antolatzen ditu, bideo-emanaldiak esaterako. Kristau homosexualen taldea, atzeratu homosexualen taldea, elkarri laguntza emateko bilkurak (GAM Grupos de Ayuda Mutua direlakoak)… eta askoz gehiago da ALDARTE, egin osteratxoa http://www.aldarte.org webgunean. Berastegi kalea, 5, 5. 8-9 dptu.-ak. (Abando) 94 423 72 96 posta-e: aldarte@aldarte.org
ALDARTE Potugaleten: ostegunero 17:00etatik 20:00ak arte. Tel.: 94 461 07 41
Helbidea: Buenavistako Kultur Etxea, Gabriel Aresti kalea, Buenavista auzoa, Portugalete. Webgunea: http://www.aldarte.org/aldarteportu.htm eta http://www.aldarte.org
Bilboko HEGOAK elkarteak badik/n gaztetxoen taldea. Gaztetxo ez hago bakarrik! ez etsi, hi bezalakoak badirelako animo! jo egik/n www.hegoak.com –era. Hegoak elkartea Bilboko Maiatzaren 2aren kalean topatuko duk/n, Mesedeetako kaitik [erdaraz: Muelle de la Merced] gertu, Bilborock-etik harrikada batera.
Iruñea: “KATTALINGORRI Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans Argibide Bulegoa”
ELT Elkar Laguntza Taldeak, ekintzak, etab.
Aldapa, 3 Iruñea. Webgunea: www.kattalingorri.org posta-e: info@kattalingorri.org Tel.:948 22 91 49
Ostegun-ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara bulegoan dituzu zuri laguntzeko.
“ILOTA-LEDO Transexualen, lagunen, eta familiakoen taldea” Aldapa kalea, 3 behea 31001 Iruñea Tel.: 948 22 91 49 eta 609 52 74 43
Argibide ugari duzu webgunean: http://www2.retena.com/usuarios/ibanobich
posta-e: gtaf.na@terra.es
GEHITU (Donostia), www.gehitu.net Elkarte honek lagundu ahal zaitu, ez dudarik egin. Urteetan bertako presidente izandakoa, Iñigo Lamarka da Gay nauzu liburu ezagunaren egilea. Egun, arabar, bizkaitar, eta gipuzkoarren arartekoa da. Orain hilabete batzuk ezkondu zen, zorionak! Arrasate kalea, 51, 3. esk. (Donostia) 943 468 516
- InfAsis /Información y Asistencia [Informazioa eta Laguntza] (Gehitu): 902 200 096 infasis@gehitu.net
BOST AXOLA (Donostia) EHUko gazte gay eta lesbianen bilgunea izateko asmoz sortutako taldea. Argibideak eta laguntza ere eman diezazu(e)kete.
Laguntza behar baduzu idatzi iezaiezu: info@bostaxola.com
Sartu zaitez webgunean!: http://www.bostaxola.com
Eman izena posta-zerrendan: alta@bostaxola.com
EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendura jo dezakezu. Laster 30 urte beteko dituen erakunde honek urteetan eskatu izan dio administrazioari laguntza eta informazio bulegoren bati ekitea; horra Eusko Jaurlaritzaren Berdindu. Nafarroako Kattalingorri Argibide Bulegoaren bultzatzaile ere bada EHGAM, Lumatza lesbianen taldearekin eta Ilota-Ledo transexualen taldearekin batera.
EHGAMen webgunea: http://www.ehgam.org ; EHGAMen agenda: http://ehgam2006.blogspot.com ; posta-e: ehgambizkaia@euskalerria.org
EHGAM-Bizkaia: ehgambizkaia@euskalerria.org 1667 posta-kutxa 48080 Bilbo. Tel.: 944 15 07 19 eta 605 71 22 63.
EHGAM-Nafarroa: ehgam.nafarroa@euskalerria.org tel.: 948 22 91 49 Kattalingorri
EHGAM-Gaytasuna (Araba): HIESAren Aurkako Batzorde Hiritarrean du egoitza. San Frantzisko, 2, 1., 01001 Gasteiz
EHGAM-Gipuzkoa: ehgam@yahoo.es Donostia: Anoeta pasealekua, 28. Txuri Urdin jauregia. CRAJ
[Ekainaren 15eko oharra: atzeratu berri dute estreinaldia. Hurrengo astean prentsaurrekoa emango dute. Gay-Les-Trans Duintasunaren Egunarekin egingo ote du bat estreinaldiak?]
[Maiatzaren 25eko oharra: atzeratu berri dute estreinaldia, oraingoan, ekainaren erdialderako. Ea ba!] Espainiako Cuatro telebistak iragarri duenez maiatzaren amaierarako atzeratu du "Queer as folk" telesailaren bertsio estatubatuarraren estreinaldia. Izan ere, udaberrirako iragarria zuten, eta zain gauzkate denok, irrikitan!
Irudia: (c) Petiso-rena in http://www.avenidalibertad.es Jatorrizko testua gaztelania da. Informazio gehiago hemen: Queer as Folk wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Queer_as_Folk_%28UK%29 http://www.avenidalibertad.es http://blogs.cuatro.com/series/ http://queerasfolk2.blogspot.com/2006/04/queer-as-folk.html http://tinyurl.com/hhl7o
Espainiako Justizia Ministerioak genero-identitatearen legea aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan onartuko zela agindu zuen, baina, maiatzean gara, eta lau aldiz atzeratu da aurreproiektuaren aurkezpena Ministroen Kontseiluan.
Transexualendako hain premiazkoa den lege honen atzeratzeak direla-eta, Carla Antonellik, PSOEko Transexualen Arloko arduradunak, maiatzaren 15ean gose grebari ekitea erabaki du.
Erabaki honek alderdia aztoratu du, eta sortu den zalaparta baretzeko asmoz, Pedro Zerolok, PSOEko mugimendu sozialetarako idazkariak dei egin die hainbat transexualen elkarteri (tartean, Transexualidad-Euskadi), gaur, maiatzaren 3an, berarekin biltzeko. Antza denez, elkarteek ez dute hitzordura joateko asmorik.
Zerolok adierazi duenez Espainiako Gobernuak ezingo dio gaairi heldu ministroen kontseiluan urria arte gutxienez, agenda arazoak direla medio. Alabaina, legegintzaldi honetan eta urtea amaitu baino lehen legea onartuko dela hitz eman du.
Informazio gehiago: Transexualidad-Euskadi
Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e:
aitor[a bildua]gaztesarea.net