Artxiboak: Apirila 2006

Honelakoa da apostasia ziurtagiri bat

2006-04-09

Oharra: Izapide guztiak euskaraz egin eta gero, erdara hutsezko ziurtagiria bidali zidaten. Eta berau bueltatu egin nien berariazko kexarekin batera. Eta Hizkuntza Eskubideen Behatokian ere salaketa ipini ostean, atzenean lortu dut apostasia ziurtagiria euskaraz, eskubide osoz dagokidan bezala. Horra, bada, ziurtagiria nolakoa den:

"Bilboko Gotzaitegiko Notarioak

EGIAZTATZEN DAU

“URLIA” Jn.ak, 000-X ENA zenbakiduna, Eliza Katolikoan bateatua, IV. Eta V. Bikaritzetako Lurralde Bikarioaren aurrean egindako zinpeko autorpenaren bidez, eta notario-akta jasota, fede katolikoari askatasunez eta bere borondatez uko egin deutsola, ekintza horrek dakazan eta berak ezagutzen dituan ondorio juridikoak bere eginez, horixe dalako bere bizitzako egia.

Bilbon, bi mila eta seiko martxoaren hogeita zortzian sinatzen eta zigilatzen dot honako hau.

Bilboko Gotzaitegiko Notarioa"

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution