Artxiboak: Martxoa 2006

Gaur Espainiako La2 TBn, “Happy Together”

2006-03-23

La2 22:35 Zuz.: Wong Kar-Wai. Akt.: Leslie Cheung, Tony Leung, Chang Chen. 92 min. Hong Kong, 1997

Bi txinatar tangoaren lurraldean. Oraindik nahiko zuzendari ezezaguna zelarik, Wong Kar-Waik (“Chunking express”, “In the mood for love”) zinemagileak harribitxi eder eta ezohiko hau filmatu zuen. Bi gizonezkoren arteko haremanaren istorioa kontatzen du, baina, homosexualitateaz haratago, maitasun istorio hunkigarria da Kar-Waik osatu zuena, bere betiko estilo apurtzailea erabiliz. Lai Yiu-Fai eta Ho Po-Wing filmeko protagonistak guztiz maiteminduta ailegatuko dira Argentinara, baina hegoalderantz abiatuko direnean zer edo zer aldatzen ari dela ohartuko dira. Hasieran eztia zena garratza bihurtuko da pixkanaka-pixkanaka, eta lurralde arrotz batean maitasunaren mina ezagutuko dute. Film polit-polita da 1997an Wong Kar-Waik zuzendu zuen hau.

Oharra: Gontzal Agotek idatzitako eta Berriaren gaurko alean argitaratutako testua da.

Ez naiz ofizialki Eliza Katolikoa erakunde atzerakoiko kide

2006-03-02

Gaurtik aurrera ez naiz ofizialki Eliza Katolikoa erakunde atzerakoiko kide.
Apostata izateko eskabidea egin ondoren, dagokidan lurraldeko bikarioak honako idatzia prestatu dit sinatu dezadan (datu pertsonalak ezabatu ditut). Sinatuta badut eta hitzordua daukat gaur bertan berarekin, beraz, gaurtik aurrrera ofizialki ez naiz Eliza Katolikoa deritzon elkarteko kidea. Animatzen zaituztet katolikoak ez zareten baina bataiatuta zaudetenoi pausu bera ematera, “zuen bizitzako egiagaz bat datorrelako”. Horrretarako baduzue euskarazko apostasia eskabidearen eredu bat eskura web honetan bertan (urtarrilaren 27an argitaratu nuen), Azken Portua blogean eta orain baita Agiriak.net webgunean ere (Artez Euskara zerbitzua Kooperatiba Elkartearen webgunea). Katolikoak zaretenok ere uko egin diezaiokezue erakundeari, gauza bat baita norberaren fedea, eta beste bat Eliza Katolikoa erakundearen jokabidea. Izan ere, ni ez naiz fededuna, baina banintz, orduan ere, ez nuke nahi halako erakunde bateko partaide izatea, edo eurek ni partaidetzat hartzea.

Bestalde, Liberacción webgunean Espainiako Estatua benetan laikoa izan dadin eskatzeko adierazpenarekin bat egin dezakezu(e).

Hona testua (datu pertsonalak ezabatu ditut):

(Izen-deiturak)
Lurraldeko Gotzain Bikarioa / Bilboko Elizbarrutia

(Helbidea)

Bilboko elizbarrutiko (zenbatgarren) Bikaritzako Lurraldeko Gotzain bikarioa nazan eta elizbarrutiko Gotzainak jarduera honetarako emondako ahalmenak dodazan honen aurrean, (eskatzailearen izen-deiturak) azaltzen da; (zenbakia) zenbakidun ENA aurkeztuz egiaztatzen dau bere nortasuna eta (parrokiaren izena)-ko Parrokian bateatua izan zala dino (parrokoaren izen-abizenak)-k 2005.eko azaroaren 18an idatzitako agiria (X liburua, XXX folioa, XX zenb.) aurkeztuz eta, aske eta bere borondatez fede katolikoa izten dauala baieztatzen dau, EZ DATORRELAKO BAT ELIZEAREN DOKTRINA ETA ANTOLAKUNTZATIK ERATORRITAKO JARDUERA ERLIJIOSO, SOZIAL ETA POLITIKOEKIN ETA KONTZIENTZIAZ JOKATU GURA DAUALAKO ETA KRISTAU FEDEARI UKO EGITEN DEUTSOLAKO, eta bere egiten dituala erabagi horretatik datozan eta ezagutzen dituan eragin kanonikoak.
Ondorioz, dagokiozan eliz erregistroetan Eliza Katolikoa izten dauala eta frogagarrian jaso eta inskribatu daitela eskatzen dau , bere bizitzako egiagaz bat datorrelako.

(Herria)-n, 2006ko otsailaren 6an

(Iz.: eskatzailea) (Iz.: Lurraldeko Bikarioa)

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution