Artxiboak: Otsaila 2006

Xanti Vicente Altxu "Madelon" zendu da minbiziaren eraginez

2006-02-26

Joan den ostiral arratsean zendu zen Xanti Vicente Altxu Madelon EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduaren Gipuzkoako taldearen sortzaileetakoa. GLTB borrokaren aitzindari eta aurpegi ezaguna izan da Euskal Herrian 1979. urtetik, hain zuzen ere, Francis-en hilketa salatzeko manifestazioa izan zenetik, izan ere, Gipuzkoan lehendabizi jendaurrean gay gisa agertu zirenetako bat izan baitzen eta orduan sortu baitzen EHGAMen Gipuzkoako adarra. Bihar izango dira hileta ospakizunak.
Zu sortu zinen enbor beretik sortuko dira besteak, borroka hontan iraungo duten zuhaitz adaxka gazteak.

Espainiako Genero-Nortasunaren Legea. Eskubide guztiak guztiontzat.

2006-02-11

Laster, transexualen borrokak emaitzak emango ditu, Hego Euskal Herrian behinik behin. Izan ere, aurtengo lehenengo hiruhilekorako aurreikusita dago PSOEk Genero-Identitatearen lege-aurreproiektua aurkeztea.
Lege berriari esker emakume eta gizon transexualek hain premiazkoa duten eskubidea gauzatuta bizi ahal izango baitute. Hain berebizikoa da eskubidea zeren norberaren identitateari eragiten baitio. Orain artean administrazioak ebakuntza egitera behartu izan ditu pertsona transexualak, euren izena aldatzea onartuko bazieten. Transexual guztiek, ordea, edo ez dute ebakuntzaren beharrik sentitzen, edo, hainbat arrazoi tarteko, ez dute ebakuntzarik egin gura ―transgenero esaten zaie―.

Legea onartu eta gero, ebakuntza edo halako prozesu latzik iragan beharrik gabe, lagun transexualek euren genero psiko-sozialarekin bat datorren izena erabili ahal izango dute ofizialki, bai DNIan bai erregistro zibilean izena zein sexua aldatu ahal izango baitute. Genero-disforia dutela egiaztatu beharko dute, hau da, euren itxura anatomikoa eta euren identitate psiko-soziala ez datozela bat.

Zorionak transexualak! Eskubide guztiak guztiontzat.

Informazio gehiago transexualitatearen inguruan:
Webguneak:
- Ilota-Ledo (Nafarroako Transexualen Taldea) http://www2.retena.com/usuarios/ibanobich
- Carla Antonelli. FELGT Lesbiana Gay eta Transexualen Estatuko Federazioko transexualen arloko bozeramalea. http://www.carlaantonelli.com (Ikusi egizu(e) Cuatro telebistako Noche Hache saioko elkarrizketa, webgune honetan dago eskegita).
- Transexualidad Euskadi elkartearen posta-e helbidea: transexualidad-euskadi@telefonica.net
TRANSEXUALIDAD EUSKADI elkartearen WEBGUNEA
http://www.transexualidad-euskadi.blogspot.com/

Hurrengo astean transexualitatearen inguruko jardunaldiak Donostian, begiratu Ortzadar84 webguneko agendan.

Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e: aitor[a bildua]gaztesarea.net Blogzkatu nire bloga

Sortzailearen profila

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution