Ezkondu berri den lesbiana bikote batek euren bizipenen berri emango digute gaur gauean, Kaitin Allendek gidatzen duen Ipurtargia saioan, Euskadi Irratian. Saioaren bigarren orduan izango da. Saioa 00:00etan hasten da eta 02:00etan amaitu.
Familia homoparentalen Magala elkartea sortu berri dute Gipuzkoan. Dagoeneko hogei bat familia batu zaizkio ekimenari eta esperientzien trukeak egiteko topaketak eta berbaldiak antolatuko dituzte, eta haurra izan nahi duten bikoteei argibideak eskainiko dizkiete. Bestalde, jendarte zabalari begirako helburuak ere badituzte, izan ere, kontzientziazio lana egin nahi dute aurreiritziak gainditze aldera. Horiek dira, besteak beste, elkartearen egitasmoak.
Bilboko Aldarte arreta zerbitzuak, berriz, liburuxka plazaratu berri du familia homoparentalen inguruan.
Iturria: atzoko Berria. Egunkariaren 2. eta 3. orrialdeak sexu bereko gurasoen inguruko kontuez izan ziren. Sakatu hemen orriok ikusteko.
Nik, Izena Deitura Deitura -(e)k, NA 00000000 izan eta herri-(e)n kale-izen
kaleko 00 –(e)n bizi naizen honek,
HONAKOA ADIERAZTEN DUT:
Nire datuak ……………………… -go/-ko apezpikutegi- /artzapezpikutegiko fitxategietan badirela jakinik, ………………….-n, ----/--/--(a)n jaiota; eta jasota bataioa; Abenduaren 13ko 15/1999 Datuen Babeserako Lege Organikoko —izaera pertsonaleko datuak arautzekoa— 6. eta 16. artikuluek babestuta, berariaz ukatzen dudala datuok Eliza Katolikoko ezein organo edo pertsona juridikoren eskura izateko baimena, eta halaber, Eliza Katolikoko apostata izaera aitortu diezadaten galdatzen dut.
Honenbestez,
ESKATZEN DUT:
Datuok deuseztatzeri ekitea eta Eliza Katolikoko apostata izaera aitortuko didan berariazko agiria jaulki diezadazuela.
……… -(e)n, 2006ko …….-aren …-(a)n
…………………………….-(e)k izenpetuta.
ELIZA KATOLIKOARI UKO EGITEKO ARRAZOIAK:
- Eliza Katolikoak erroldatutako bataioen araberako dirua jasotzen du administrazio publikotik.
- Eliza Katolikoak gaur egun HIESA zertan den jakinik ere preserbatiborik ez erabiltzeko aholkatzen du.
- Eliza Katolikoak abortatzea gaitzesten du, egoera edozein delarik ere.
- Eliza Katolikoak eutanasia gaitzesten du.
- Eliza Katolikoak homosexualak eta transexualak zapaltzen ditu euren eskubideak gauzatzea galaraziz.
- Edozeinek du klero katolikoaren sexu-auzi lotsagarrien berri, eta zelan Eliza Katolikoko hierarkiak ezkutatu eta zuritzen dituen.
- Eliza Katolikoak askatasuna eta hezkuntza galarazten dizkio emakumeari. Apaiz izateko eskubidea ere ukatzen dio, sexu-bereizkeria ageri-agerian utziz.
OHARRA: UKBERRIk www.ukberri.net webgunean argitaratutako testua da hona ekarritakoa
OHARRA: Informazio gehiago: http://www.blogari.net/lesboom
"Lesbianismoari buruzko lehen irratsaio euskalduna abiatuko dute datorren astean
Lesbianismoaren inguruko Lesbian Lilurak izeneko irratsaio euskalduna martxan jarriko dute datorren otsailaren 1ean, asteazkena, Lesmedios.com Internet bidezko irratian. Ortzadar 84 bitakorak egindako iragarkian ikus daitekeenez, saioa gaueko 22:00etan entzun ahal izango da asteroko maiztasunez. Les Medios irratia izen bereko Irungo elkarte feministak sortu zuen orain dela urte bat, 2004ko azaroaren 23an, emakume lesbianek zuzendutako munduko lehenengo irratia bihurtu dela. Irratian emakumeen ikuspegitik landutako informazioa eta entretenimendua soinu profesionalarekin eskaintzeaz gain, parekidetasuna eta sexualitate askea bultzatzen dituzte proiektu autogestionatuko kideek. Lesbian Lilurak izan ezik oraingoz programazio osoa gazteleraz da, izan ere, saio asko Ameriketan egiten dituzte Mexiko, Argentina, Peru, Venezuela eta Puerto Ricoko kolaboratzaileek. Herrialde Katalanetatik ere egiten dituzte irratsaioak eta Les Mediosen asmoa gazteleraz eta euskaraz gain katalanez, italieraz eta frantsesez aritzea da. Irratia entzuteko, hemen sakatu baino ez duzu egin behar"
OHAR BI: (1) 2OO6ko urtarrilaren 23ko EL PAÍSen agertutako Eduardo Madinaren (PSE-EE) “Citas de altura” artikulutik hartu ditut, eta nik euskaratu. (2) Gay-lesbianatasunarekin zerikusirik ez duten aipuak ez ditut hona ekarri, baina horiek ere merezi dute / ez dute merezi irakurtzea.
HORRA AHOBEROKERIOK!!!
“Lege nazkagarri horiek indargabetzeko, homosexualen arteko ezkontzarena eta dibortzioarena, emaiozue bozka Alderdi Popularrari”. Manuel Fraga, 2005-06-04.
“Votad al Partido Popular para acabar con esas leyes asquerosas del matrimonio entre homosexuales o del divorcio”. Manuel Fraga, 04-06-2005.
“Batek ezin du ulertu zelan eman diezaioketen bide homosexualek adoptau ahal izateari. Izan ere, ez zaie eskubiderik ukatzen, ez dute horretarako eskubiderik eta” Monsinore Gea Escolano, Mondoñedoko apezpikua, 2004-07-22.
“Uno no se explica cómo se abre la puerta a una adopción por parte de homosexuales. No es que se les niegue ningún derecho, es que no tienen derecho a eso”. Monseñor Gea Escolano, obispo de Mondoñedo, 22-07-2004
“Gauza bat da joera homosexualak izatea, eta beste bat hiltzea edo homosexualitatea edo lapurreria praktikatzea” Monsinore Gea Escolano, Mondoñedoko apezpikua, 2004-12-23
“Una cosa es tener tendencias homosexuales y otra practicar la homosexualidad o el robo o el asesinato”. Monseñor Gea Escolano, obispo de Mondoñedo, 23-12-2004
“Homosexualen arteko ezkontzak hondamendi- eta sufrimendu-iturri etengabeak izango dira Espainiako jendartean”. Monsinore Javier Martínez, Granadako artzapezpikua, 2005-06-19.
“El matrimonio homosexual será fuente de destrucción y sufrimiento sin fin en la sociedad española”. Monseñor Javier Martínez, arzobispo de Granada, 19-06-2005.
“Espainiako Gobernuak terroristekin, homosexualekin eta katalanekin baino ez du berba egiten, sekulan ez pertsona normalekin”. Federico Jiménez Losantos, 2005-11-15.
“El Gobierno español sólo habla con terroristas, homosexuales y catalanes, nunca con personas normales”. Federico Jimenez Losantos, 15/11/2005
No comment. ortzadar84

ZINEGOAK 06 zinemaldiko lehiaketa atzo bururatu zen. Gaël Morel zuzendari frantsesaren Le Clan film luzea saritu zuen epaimahaiak. Anahi Berneri argentinarraren Un año sin amor filmak, berriz, ohorezko aipamena lortu zuen.
Eta ikusleek Getting to know you film laburra eta We are dad dokumentalaren alde egin zuten.
Palmaresa: http://www.zinegoak.com/eu/eu-palm.html
Zinemaldiko lehiaketa atzo amaitu bazen ere, oraindik ere baduzu(e) aukera emanaldiren bat edo beste ikusteko.
Egitaraua: www.zinegoak.com
"Egilea: Aitor Arana
Itzultzailea:
ISBN: 84-8136-401-0 Hizkuntza: euskara
Orrialde kopurua: 226
Deskripzioa:
Gay hiztegia, funtsean, hitz eta esamolde bilduma da. Euskal Herriko gay eta bisexual euskaldunok geure artean hitz egitean erabiltzen dugun hizkera bereziaren kutxa da. Baina ez hori bakarrik: gure herrian gay munduaren inguruan euskaraz sortu den kultur emaitzaren biltoki ere bada, hitzez gain, herritar homosexualon aldarrikapenen alde lan egiten duten taldeen berri ere ematen duelako, gay mugimenduaren kontsignen berri, eta argitaratu diren liburuena eta filmena. Horretaz gain, lesbianen eta transexualen mintzaira ere jaso da, denona den hiztegi honetan eserlekua eskaini baitzaie beren munduaz hitz egin diezaguten."
Oharrak:
www.gureliburuak.com webgunetik harturiko informazioa.
Eskuragarri edozein liburu-dendatan, www.gureliburuak.com webgunean, www.megadenda.com webgunean, eta EHGAM elkartearen bidez.
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan laguntza ematen duen inongo talderen berririk ez dut; barka, lagun(ok). Espero dut laster helbideren bat eskaini ahal izatea. Informaziorik baduzu(e) helaraz ezazu(e) arren, esker mila!
Pauen baduzue laguntza eskaintzen duen taldea, bere izena: “IDEM, Information, Droit, Égalité, Mouvement” 32, rue Samonzet – 64000 Pau. Tel.: 05 59 27 46 77
Laguntza eta orientabideak emango dizkizute, entzungo dizute eta ulertuko dizute.
Bestalde, bada Miarritzen ekainaren 28ko manifesta antolatzen duen GLP BIARRITZ IMPACT taldea. Hau duzu euren webgunea, http://lgpbiarritz.ifrance.com/, eta hona telefonoa: 0674008129
Eusko Jaurlaritzaren "BERDINDU. Lesbiana, gay eta transexualen arretarako euskal zerbitzua”.
Telefonoa: 900 840 011 berdindu@ej-gv.es
ENFASIS (Gasteiz), Lesbiana, gay eta transexualei laguntzeko udal zerbitzua da, aitzindaria Espainiako Estatuan. Zapatari kalean duzu(e), Andra Mari Zuriaren plazatik gertu. Lesbitoria-Gaysteiz taldeko Begotxu eta Quique dira arduradunak. Bertako mediateka profita ezazu(e)!
webgunea: http://www.vitoria-gasteiz.org/enfasis/
Tel.: 945 25 70 77
Zapatari kalea, 39 behea
ALDARTE (Bilbo), Gay-lesbianei eta transexualei laguntza ematen dien zerbitzua. Euskal Herriko gay hiriburuan du egoitza eta hainbat ekintza antolatzen ditu, bideo-emanaldiak esaterako. Kristau homosexualen taldea, atzeratu homosexualen taldea, elkarri laguntza emateko bilkurak (GAM Grupos de Ayuda Mutua direlakoak)… eta askoz gehiago da ALDARTE, egin osteratxoa http://www.aldarte.org webgunean. Berastegi kalea, 5, 5. 8-9 dptu.-ak. (Abando) 94 423 72 96 posta-e: aldarte@aldarte.org
ALDARTE (Potugaleten): ostegunero 17:00etatik 20:00ak arte. Tel.: 94 461 07 41
Helbidea: Buenavistako Kultur Etxea, Gabriel Aresti kalea, Buenavista auzoa, Portugalete. Webgunea: http://www.aldarte.org/aldarteportu.htm eta http://www.aldarte.org
Bilboko HEGOAK elkarteak badik/n gaztetxoen taldea. Gaztetxo ez hago bakarrik! ez etsi, hi bezalakoak badirelako animo! jo egik/n www.hegoak.com –era. Hegoak elkartea Bilboko Maiatzaren 2aren kalean topatuko duk/n, Mesedeetako kaitik [erdaraz: Muelle de la Merced] gertu, Bilborock-etik harrikada batera.
Iruñea: “KATTALINGORRI Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans Argibide Bulegoa”
ELT Elkar Laguntza Taldeak, ekintzak, etab.
Aldapa, 3 Iruñea. Webgunea: www.kattalingorri.org posta-e: info@kattalingorri.org Tel.:948 22 91 49
Ostegun-ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara bulegoan dituzu zuri laguntzeko.
“ILOTA-LEDO Transexualen, lagunen, eta familiakoen taldea” Aldapa kalea, 3 behea 31001 Iruñea Tel.: 948 22 91 49 eta 609 52 74 43
Argibide ugari duzu webgunean: http://www2.retena.com/usuarios/ibanobich
posta-e: gtaf.na@terra.es
GEHITU (Donostia), www.gehitu.net Euskal Herriko Gay, Lesbiana, eta Transexualen elkarteak lagundu ahal zaitu, ez dudarik egin. Urteetan bertako presidente izandakoa, Iñigo Lamarka da Gay nauzu liburu ezagunaren egilea. Egun, arabar, bizkaitar, eta gipuzkoarren arartekoa da. Orain hilabete batzuk ezkondu da, zorionak! Arrasate kalea, 51, 3. esk. (Donostia) 943 468 516
- InfAsis /Información y Asistencia [Informazioa eta Laguntza] (Gehitu): 902 200 096 infasis@gehitu.net
BOST AXOLA (Donostia) EHUko gazte gay eta lesbianen bilgunea izateko asmoz sortutako taldea. Argibideak eta laguntza ere eman diezazu(e)kete.
Laguntza behar baduzu idatzi iezaiezu: info@bostaxola.com
Sartu zaitez webgunean!: http://www.bostaxola.com
Eman izena posta-zerrendan: alta@bostaxola.com
EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendura jo dezakezu. Laster 30 urte beteko dituen erakunde honek urteetan eskatu izan dio administrazioari laguntza eta informazio bulegoren bati ekitea; horra Eusko Jaurlaritzaren Berdindu. Nafarroako Kattalingorri Argibide Bulegoaren bultzatzaile ere bada EHGAM, Lumatza lesbianen taldearekin eta Ilota-Ledo transexualen taldearekin batera.
EHGAMen webgunea: http://www.ehgam.org ; EHGAMen agenda: http://ehgam2006.blogspot.com ; posta-e: ehgambizkaia@euskalerria.org
EHGAM-Bizkaia: ehgambizkaia@euskalerria.org 1667 posta-kutxa 48080 Bilbo. Tel.: 944 15 07 19 eta 605 71 22 63.
EHGAM-Nafarroa: ehgam.nafarroa@euskalerria.org tel.: 948 22 91 49 Kattalingorri
EHGAM-Gaytasuna (Araba): HIESAren Aurkako Batzorde Hiritarrean du egoitza. San Frantzisko, 2, 1., 01001 Gasteiz
EHGAM-Gipuzkoa: ehgam@yahoo.es Donostia: Anoeta pasealekua, 28. Txuri Urdin jauregia. CRAJ
Gasteizko Asexoria: http://www.vitoria-gasteiz/asexoria
Homofobia gordina Europako Batasunean, Polonian
Orain urtebete inguru Poloniako Poznan hirian Berdintasunaren aldeko abialdira edo martxara deitu zuten bertako talde feminista, LGTB, eta bestelakoek. Gutxiengo sexual eta etnikoekiko intolerantzia salatzea zuten helburu, eta emakumeei ematen zaien tratu desberdina ere gogoan izan zuten. Bada, manifestazio hau eskuin muturreko taldeek eragotzi zuten.
Alabaina, iragan azaroko 19ko manifestazioa ez zen hobeto iragan, askoz okerrago baino. Polizia bortizki oldartu zitzaien bakean igarotzen ziren manifestariei. Ehunka pertsona zauritu zituzten, tartean gurasoekin zihoazen ume mordoxka, eta 60 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten. Gobernuan den partidu politikoa ―Eskuma eta Zuzentasuna― ezagun da adierazpen homofoboengatik. Giza Eskubide urratze ezin onartuzkoak direla-eta Poloniako GLBT erakundeak nazioarteko elkarteei egoeraren berri eman dezaten eskatzen ari dira.
Bestalde, jakin egizu(e) munduko 70 estatu edo herrialde baino gehiagotan sexu berekoen artean hartu-eman sexualak izatea delitu dela, eta horietarik zenbaitetan heriotza zigorra ezartzen dela. Poloniako ―Europako Batasuneko herrialdea― legediak ez dauka delitutzat, baina estatuaren egiturek halakotzat hartzen dute praktikan, salatu dezagun.
Heriotza zigorraren aurka egizu, Amnesty International erakundearen ekimenetan parte hartu zenezake. Milaka sinadurek bizitzak salbatu dituzte.
Euskal Herrian beste herrialde askotan baino askeagoak gara, beraz bizi gaitezen garen bezala, aurrerako urratsak egin ditzagun. Asko dugu borrokatzeko oraindik ere, jakina, (gogoan izan Madrilgo Ekainak 28ko “orain transexualak” leloa) baina bide onetik goaz. Munduan zehar LGTB komunitateak hemen baino askoz ere gehiago sufritzen du. Izan gaitezen solidario, ORAIN, LGTB MUNDIALA!
Egunotan, 2006ko urtarrilaren 17tik “Zinegoak Biboko Gay/Les/Trans 3. Nazioarteko Zinemaldia” ospatzen ari da. Film emanaldiak Bilbon eta inguruko beste herriren batzuetan egunotan, dokumentalak, film laburrak eta luzeak…
Egitaraua eta +info www.zinegoak.com webgunean.
Euskal Herriko lehenengo GLTB komunitatearen inguruko liburu-dendak ateak ireki berri ditu. Safo de Lesbos du izena eta Bilboko Zazpi Kaleetan aurkituko duzu(e), Dorre kalean hain zuzen ere.
Kaixo denoi!
2006ko urtarrilaren 20an Ortzadar84 webgunea jaio da LGTB komunitateak euskarazko zibermunduan ere presentzia izan dezagun.
LASTER IZANGO DITUGU EDUKI GEHIAGO www.blogari.net/ortzadar84
Gay, lesbiana eta transexualen euskarazko webgune bat izan gura du atari honek. Edozein iradokizun, proposamen, edo kritikatarako, eta nahi duzunerako posta-e:
aitor[a bildua]gaztesarea.net