Artxiboak: Azaroa 2006

2006-11-02

Permalink 16:50:07, Atalak: orokorra, 122 hitz  

OpenTrad-Matxin aurrera

Azken hilean oso berri onak izan ditugu OpenTrad proiektuan
gabiltzanok, bai Madrilgo Industria ministeritzan baita Madrilgo
Hezkuntzan ere aurkeztutako proiektuak onartu baitizkigute.

Bi proiketuak lotuta daude baina independenteak dira.

Industriakoak EurOpenTrad du izena eta aurrekoaren jarraipena da. Hasierako asmoa hiru arlotan banatzen zen euskarari dagokionean:

  • oraingo sistema hobetzea
  • itzulpen-sistema estatistiko batekin konbinatzea domeinu zehatz batean kalitatea modu nabarmenean igotzeko
  • ingelesa-euskara itzulpena aurrera eramatea
Proiektua 2006 eta 2007rako zen baina, oraingoz, 2006ko zatia baino ez digute onartu, beraz, helburu guztiak ezin izango dira gauzatu aurten.

Hezkuntzakoa hiru urteetarako da eta ez da hain aplikatua, ikerkuntza egin behar da hainbat aspekturen inguruan, itzulpen-paradigmen konbinazioa eta desanbiguazio semantiko/lexikoa lirateke nagusiak, ingelesaren erabilerarekin batera.

Beraz, badugu zereginik! Ea epe ez oso luze batean emaitza berrien berri eman dezakegun.

Azken erantzunak

opentrad-matxin

es-eu itzulpen automatikoa egiten duen lehen prototipoa sortu da opentrad proiektuaren barruan. www.opentrad.org helbidean itzulpenak egin daitezke doan. matxin.sourceforge.net helbidean teknologia eskura dezakezu.

Azaroa 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution