Mezua: Opentrad es-eu: ezaugarriak eta mugak (2)

2006-06-13

Permalink 10:27:26, Atalak: adibideak eta arazo linguistikoak, 229 hitz  

Opentrad es-eu: ezaugarriak eta mugak (2)

2. Opentrad es-eu itzultzaile automatikoak duen bigarren muga handia adiera-desanbiguazioa ez egitea da.

Adibidez, "ha pasado por delante de casa" "etxearen aurretik atzean utzi du" itzultzen du.

Tresnak Elhuyar-en agertzen den lehen adierako lehen hitza hartzen du eta hori erabiltzen du itzulpen gisa. "pasar" aditzak hainbat balizko itzulpen ditu, baina lehenengoa "atzean utzi" da.

Halakoak detektatzen baditugu, itzulpenean dauden hitzen ordena aldatu egiten dugu tartean orokorrago bat dagoela iruditzen bazaigu.

Adibidez, Elhuyar Hiztegian "tráfico"ren lehen ordaina "salerosketa" da. "salerosketa" ez zaigu testuetan askotan agertzen, eta, orokorragoa den "trafiko"ren alde egin dugu. Oraintxe indarrean dagoen tresnak "tráfico" "trafiko" gisa itzultzen du. Badakigu zenbaitetan maileguetara jotzen ari garela, baina ez dugu uste tresnak duen akats larriena hori denik. Itzulpenak egiterakoan halakorik detektatuz gero, guri komunikatzea eskertuko dugu.

Hala ere, ez dugu esango inolako adiera-desanbiguaziorik egiten ez dugunik. Preposizioen kasuan badugu zenbait informazio interesgarri (hala nola izenen biziduntasuna, aditzen azpikategorizazioa,...) eta informazio hori erabiltzen saiatu gara.

Adibidez, bi esaldi hauek itzultzera bidaliz gero, "sobre" preposizioak itzulpen ezberdinak ditu: "el libro está sobre la mesa" eta "los aviones volaron sobre la muchedumbre". Hauek dira itzulpenak: "liburua maihaiaren gainean dago" eta "Hegazkinek jendetzaren gainetik hegan egin zuten".

Erantzunak:

Bidaltzailea: Joseba Abaitua [Bisitaria] · http://littera.deusto.es

Oso ondo, aditzaren arabera aukeratzen du nola itzuli behar duen proposizioa (state vs activity, agian?, edo zuzenean aditzaren argumentu egituratik?). Oso ondo, baina meritua kendu nahi barik, badakigu hizkuntza tranpaz beteta dago eta "estar" horren ordez "reposar" jartzen bada, gauzak ez dira ondo ateratzen:

  • Los libros reposan sobre la mesa
  • Liburuek mahaiaren gainetik atseden hartzen dute

Eta alderantziz, "volar sobre" horren ordez "sobrevolar" jarriez gero:

  • Los aviones sobrevuelan la muchedumbre
  • Hegazkinek jendetza gainean hegan egiten dute

Parkatu, baina artikulxka bat eskatu didate eta probak egiten ari naiz. Itzulpen dimensio nabari bat da hizkuntzen arteko alde linguistikoa eta hori nabari geratzen da OpenTradekin, zein ondo egiten duen katalanarekin eta zein zaila gertatzen zaion euskara.

Lehengo egunean egunkari batean:

  • Pareció que la resolvía por imposición del entonces todavía sólo secretario general
  • Va semblar que la resolia per imposició del llavors encara només secretari general
  • iruditu zuen konpontzen zela inposatzeagatik orduan oraindik bakarrik idazkari nagusia

Itzultzeko behar den esforzua oso bestelakoa da, honekin eta beste hainbat esaldiekin agerian ikusten den bezala. Honek ez dio meriturik kentzen, erronka handia dela erakusten du besterik ez.

Permalink-a mezu RSS 2006-06-25 @ 04:49
Bidaltzailea: opentrad [Kidea]
Kaixo, Joseba

postposizio bat edo beste erabiltzeko, era automatikoan analizatutako euskarazko testuetan oinarritzen gara. Testu horietatik euskarazko aditzen azpikategorizazio-patroiak hartu ditugu eta horien maiztasunaren arabera postposizio bat edo beste aukeratzen dugu.

Oso ondo diozunez, aditza aldatuz gero (nahiz eta gauza bera adierazi) tresnak akatsak egingo ditu.
Emandako adibideetan oinarrituta, "atseden hartu" aditzaren azpikategorizazio-patroirik ez dugunez, "sobre" preposizioa itzultzeko duen aukeretako bat hautatzen du (hiztegian duen lehena).
"sobrevolar"ekin kontu bera dugu. Hau itzultzean "gainean hegan egin" hitz anitzeko unitate lexikoa ematen du eta honen azpikategorizazio-patroirik ez dugu.

Eta, jakina da, "Pareció que la resolvía por imposición del entonces todavía sólo secretario general" moduko esaldiak gaizki itzultzen dituela. Izan ere, benetan traketsak eta nahasiak izan ohi dira egunkarietan agertzen diren esaldi zenbait. Horren eredu goikoa dugula uste dut.

mila esker, eta iradokizunen gehiago izanez gero, lasai bota.

Ondo segi,
Permalink-a mezu RSS 2006-07-12 @ 13:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

opentrad-matxin

es-eu itzulpen automatikoa egiten duen lehen prototipoa sortu da opentrad proiektuaren barruan. www.opentrad.org helbidean itzulpenak egin daitezke doan. matxin.sourceforge.net helbidean teknologia eskura dezakezu.

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution