Beno, hemen nire inguruan egoten den jende batzuren argazkiak ikusiko dituzue. Hemen agertzen dena nire ahizpa da, Naroa. Bera LINDANE Ermuko musika taldearen abeslaria da. Agian norbaitek ikusi ditu gaztetxeren batean. Aurreko larunbatean Santurtziko gaztetxean eman zuten kontzertua beste talde batzuekin batera.
Beste argazki hauek Aste Santuan, Sierra Nevadan ateratakoak dira. Ikusten duzuenez ez zegoen edur askorik baina oso eguraldi ona egin zuen eta nahiz eta kolpe batzuk hartu asko disfrutatu genuen.


Hemen ikusten duzuen hau, THULL da. Txikia zenean ateratako argazkia da, orain hiru urte ditu. Genio txarra du, baina arpegi honekin begiratzen zaituenean,...


Azken argazki hau iazko gabonetan egin genuen familiakoen artean.
Nik egin dudan webquest-a Euskal Herrikoa da. Ikusi nahi baduzue klikatu hemen:
EUSKAL HERRITIK BIDAIA
Hezkuntzari buruzko orrialdeak aztertu ditut eta hauek izan dira aukeratu ditudanak. Nire ustetan, erabilgarriak eta interesgarriak dira eta aurrerantzean kontsulta gisa erabili ahal ditugunak.
Lehenengo bi orrialdeetan oinarrizko curriculumari buruzko informazioa azaltzen da batipat, nahiz eta Nafarroako eta Euskal Autonomi Erkidegoko informazioa agertzen den ere.
Hirugarren orrialdean zentru eta ikastetxe desberdinak agertzen dira.
Laugarrena, gehienok ezagutzen duzuena da, unibertsitatekoa. Hau aukeratu dut gure notak ikusteaz gain, unibertsitateak eskeintzen dizkigun mintegi eta batzar desberdinetako informazioa ematen duelako.
Bostgarrenak berritzeguneetako informazioa ematen digu zuzenean, bai hauen zuntzionamendua, zein kokalekua,...
Azkeneko orrialdeak, euskal irakaskuntzaren ingurukoak dira, honela gaur egun aurrera atera nahi diren proiektuen informaizoa agertzen da, esate baterako, euskal curriculumaren nondik norakoak.
Azken orrialdean hezkuntzarako materiala aurkituko duzue.
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
www.pnte.cfnavarra.es
www.cyberesuskadi.com/links)euskadi/educacion
www.ehu.es
www.berritzeguneak.net
www.eusko-ikaskuntza.org
www.gaztesarea.net/bereziak/ehbe05
www.euskalcurriculuma.info
www.euskalcurriculuma.net
www.phpwebquest.org
.
Orain badakizue nor naizen nahiz eta argazkian ez oso ondo ikusi. Aurrerantzean jarriko ditut argazki gehiago
Hemen duzue nire argazkia. Bilboko Magisteritza eskolako 3. mailako ikasle bat nahiz eta teknologia berriko klasean hezkuntzari buruzko blog bat egin behar izan dugu. Hona hemen nirea......................................
![]()