Herriko bi merkatal gune nagusiak,
ALCAMPO ETA CARREFOUR, zure hizkuntza eskubideak urratzen ari dira. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz urraketak etengabe salatzen ari da azken hilabeteetan, eta herritarron txanda heldu da orain. Izan ere, herritarrok bizi dugun eskubide urraketa herritarrok salatu behar baitugu.
Horretarako, EHE-rekin batera, merkatal guneei zenbait minimo bete ditzaten eskatzera animatzen zaitugu:
- Bertako errotulazioan euskara ziurtatua egotea, lehentasuna emanez.
- Kaleratzen duten publizitatea euskaraz ere idatzita egotea, euskarari lehentasuna emanez.
- Bezeroei merkatal gunearekiko harremana euskaraz bermatzeko aukera eskaintzea, bai bertako langile guztiekin eta baita Caja Amiga delakoarekin.
EHE-k sinadura bilketa sendo bat egingo du herritarren atxikimenduarekin, eta ondoren, Alcampo eta Carrefourri helaraziko dio. Horretarako, zure parte hartzea ezinbestekoa da.
Bide batez, herritarrok salatutako urraketak Behatokira bidaliko ditugu, bertan ere bermea izan dezaten.
Aldarrika itzazu zure hizkuntza eskubideak!!!