EUSKARAZ EROSTEKO ESKUBIDEA BERMATU

2008-06-17

ADI!
Ekainaren 20an,ostirala, arratsaldeko 20:00tan, Euskal Herrian Euskarazek deituriko prentsaurreko herrikoia egingo da Oiartzungo plazan. Ekimena, Alcampo eta Carrefourri euskaldunon hizkuntza eskubideen bermea eskatzeko izango da. Beraz, badakizu, hurbil zaitez eskaerari babesa ematera!
Guztion artean Euskal Herri euskalduna eraiki dezagun!

OIARTZUNGO EHE

"Jarraitu mesedez" BEHATOKIA laburmetraia

2008-05-08

“JARRAITU MESEDEZ” Laburmetraia

                Laburmetrai hau, Oiartzungo TTUR-TTUR euskaldunon bilguneak ekoiztu du Behatokiarentzat. Izan ere, euskaldun guztion arazoa da geure hizkuntza eskubidea urratua egotea. Horrexegatik Behatokiak "euskararen telefonoa"ren bidez urraketa guztiak salatzeko zerbitzua eskaintzen digu. Euskaldun guztion ardura da hizkuntza eskubideak bete arte, urraketa guztiak (egunerokotasunekoak eta puntualak) salatzea.

"Euskararen telefonoa" egun dugun tresnarik hoberena izanik, honen ezagutza zabaltzea da laburmetrai honen helburua eta bide batez, ikusle guztiak animatu nahi ditugu, eguneroko urraketak salatzeaz gain, laburmetrai hau ahalik eta gehien zabaltzea, bai lokal, taberna, lagun, foro... Helburua, behatokiaren euskararen telefonoa zerbitzuaren berri ematea baita.

Disfrutatu eta borrokatu zeure hizkuntza eskubideen alde!

Alcampo eta Carrefourren euskaraz erosi nahi dugu!!! - Sinadura bilketa

2008-03-19
Herriko bi merkatal gune nagusiak, ALCAMPO ETA CARREFOUR, zure hizkuntza eskubideak urratzen ari dira. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz urraketak etengabe salatzen ari da azken hilabeteetan, eta herritarron txanda heldu da orain. Izan ere, herritarrok bizi dugun eskubide urraketa herritarrok salatu behar baitugu. 

Horretarako, EHE-rekin batera, merkatal guneei zenbait minimo bete ditzaten eskatzera animatzen zaitugu:

  • Bertako errotulazioan euskara ziurtatua egotea, lehentasuna emanez. 
  • Kaleratzen duten publizitatea euskaraz ere idatzita egotea, euskarari lehentasuna emanez.
  • Bezeroei merkatal gunearekiko harremana euskaraz bermatzeko aukera eskaintzea, bai bertako langile guztiekin eta baita Caja Amiga delakoarekin. 

EHE-k sinadura bilketa sendo bat egingo du herritarren atxikimenduarekin, eta ondoren, Alcampo eta Carrefourri  helaraziko dio. Horretarako, zure parte hartzea ezinbestekoa da.

SARTU ETA ATXIKITU!

Bide batez, herritarrok salatutako urraketak Behatokira bidaliko ditugu, bertan ere bermea izan dezaten. 


Aldarrika itzazu  zure hizkuntza eskubideak!!!

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution