Mezua: emozioa 3. lana eta prozesua

emozioa 3. lana eta prozesua

2006-12-11
Izenburua: Emozioa Teknika: Olioa, ohialaren gainean Neurria: 50x46 , lau koadro Data: 5-12-06






    Ikusten denez, aurpegi atalak jorratzen jarraitu dut. Oraingo hontan lau koadroz osatutako pintura bat dugu. Lan hontan, kopia eta orijinaltasuna jorratu nahi genuen. Beraz, pentsatzen hasi nintzen irudi bat hautatzeko eta hori kopiara eramateko; azkenean nire aurpegi zati bat hautatzea erabaki nun, erabaki hori aleatorioa izan zen, irudi interesgarria iruditu zitzaidalako eta kopia eta orijinaltasunaren jokoa sartu ahal nuelako, finalitate interesgarri bat sortuz. Nahiz eta, finalitaea hori, koadroak egiten nituen arabera sortuz joan zen eta ez hasieratik; hasierako ideia aldatuz joan zen.

Prozesuari hasiera emateko lehenengo pausua, lehen esan dudanez argazkiaren hautaketa izan zen , irudi interesgarria iruditu eta jokoa emango zuelakoan hautatu nun. Gero kopia egin nuen, lau aldiz argazki bera eta gero laurak izan nituenean kolorea aldatzeko asmoz probak egiten hasi nintzen. KOlorearen aldatzea, photoshoparekin landu nuen , hasieran noraezean egon nintzen , jarri ipini... . Azkenean kolorearen hautaketa bizitzarekin lotu nuen , argazki orijinaletik kolore saturatuak dituena, grisetara jo nuen, denborarekin ere lotuz. Beraz, ideia honekin lanean hasi nintzen, lau koadroak lantzen; bata kolore saturatuekin , gero kolore gutxiagokin ... azkenean grisetara helduz. Koadroak banaka- banaka landu nituen, holan koloreen hautaketa kontrolatuz eta azkenean guztiak aldi berean batzen joan nintzen, bateratasun bat lortuz.



Koadroak egiten nituen arabera eta forma hartzen zuten arabera, koloreekin elkarlotuz, ideia sendotzen jun zen. Koadroa hauek bizitzarekin elkarlotutak daude, bizitzak dituen alde askorekin. Denboraren joana, pertsonaren heriotza dakar, kolorearen itzalpenarekin , pertsonaren apagamenduarekin. Denboraren joana , urtaroen joanarekin loturik dago, uda (koloretsua), udaberria, udazkena eta negua ; koloreen aldaketak nabariak dira, nire koadroetan bezala, lau urtaroak errepresentatuz. Emozioak, umore aldaketak, positibotasuna-negatibotasuna... guztia gure bizitzaren parte bat da eta denboarekin loturik dago, zeren eta , orainean bizi gara eta oraina denbora da, oraingo denbora. Baina, emozio guztiak, heriotzaren aurkitzea..., bizitzaren joanarekin loturik egon arren beraien antolamentua ez da arrunta. Koadroak ez dira egongo linea batean , saturatutik -grisera, modu logiko batean. Koadro hauek bere bizitza propioa dute, eta bizitzan gertatzen den bezala, ez ditugu gauzak beti modu berberan ikusten, beraz, koadro hauek buruz bera, grisa saturatuaren ondoan ... aurkituko ditugu. Bizitzan, emozioak, sentimentuak, aldatzen dira egun batetik bestera ,ez dira modu logiko batean mugitzen. Eta nahiz eta, gizakien apagamentua ( heriotza), denborarekin datorren , apagamentu hori gorputzaren apagamentua izango da, baina ez gurea, beraz, modu batean edo bestean apagamentua hori kontrola dezakegu eta koadroak horregaitik modu "ez ordenatu" batean egongo direz, nire ustez benetako modu ordenatuan egongo dira.


Erantzunak:

Bidaltzailea: Zeal [Bisitaria] · http://www.bing.com/
Woah nelly, how about them appels!
Permalink-a mezu RSS 2011-07-15 @ 09:18
Bidaltzailea: yhteqv [Bisitaria] · http://ruvmugjpqsvl.com/
80Sep3 lvrgfqgdxuky
Permalink-a mezu RSS 2011-07-16 @ 10:53
Bidaltzailea: udyymxcawum [Bisitaria] · http://umelvwthjnjw.com/
oT78aU frslzinjouoz
Permalink-a mezu RSS 2011-07-18 @ 14:59

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)