Hilak 13an elkarrizketatxo bat egin ziguten Bilbo Hiria Irratiko lagunek. Gure tailer berria aurkeztu genuen eta haren gaineko xehetasunez mintzatu ginen luze. Dagoeneko, gure bloga bataiatuta dago. Arretaz entzun hurrengo hizketaldia.

http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/euskaraznabigatzen.mp3
Aurten tailer berri bat eskainiko dugu Gabriel Aresti Euskaltegian: Euskaraz nabigatzen. Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izan arren, hizkuntza moderno eta dinamikoa da. Teknologi berriak kontuan hartzen duen hizkuntza da eta hori dela eta, hainbat baliabide ezagutu eta erabiliko ditugu.
