
Blogari gutxi, baina talentu handiko idazleak izan ditu tailer honek, ez utzi blogean idazteari, oso lan polita egin baituzue.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Velazquez-en margolana da eta 1635.urtean margotu zuen, Prado Museoan aurkitzen da. XVI. mendearen amaieran Herbehereak Espainiatik independizatu nahi zuten eta horregatik Felipe IV, Spinola generala bidali zuen garaitzeko. Koadroan Spinolak sahiesten du Nassau generala belaunikatzea eta giltzak ematen dizkio. Velazquezek koloretasun berezia eman dio, kolore berdea, zuria eta urdina erabili ditu.
Bikote bat ohean dago, txortan egiten, hain zuzen ere. Eta, momentu pozgarrienean zer eta mutilari bururatu zaio ateraldi hau ohiukatzea: banoa!, banoa!... Hau entzuteak bere onetik atera du neska eta bereak eta bi esan dizkio mutilari, zeren eta neskak egoera guztietan euskara polit, txukun eta egokiena erabiltzea gustukoa duen, eta hau ez zen salpuepen bat. Bat-batean Euskaltzaindiako langile bat agertu da, zalantza argitzeko, eta berak esan die eiakulazioa esateko Euskaltzaindiak 1982an, La Habanan zehazki, erabaki zuela hazia bota edo isuri esan behar dela… Orduan, adi egon mutilok! Eta kontuz ibili ohean zer esaten duzuenarekin!!!!
Qin emperadoreak agindu zuen harresia egitea beste tribuengandik defendatzeko, denboran zehar beste dinastiak jarraitu zuten harresia egiten, 1.500 urte baino gehiago egon ziren lanean. XVII. mendean Ming dinastiarekin bukatu zen behingoz . Gaur egun ikus dezakegun harresiaren zatia Zetaren bidearen parte da eta Ming Dinastiak egin zuen eta 6.350 kilometroko luzera du. Uste dute Txinako bosten batek lan egin duela garai desberdinetan harresia egiten, gehienak morroiak. Munduko mirarietako bat da oraindik ere, zatirik ospetsuena Beijing-en topatzen da, Badaling izeneko herrian. Horma 7 edo 8 metroko altuera dauka 10 metroetara helduz toki batzuetan.
Herri kiroletan hainbat hitz erabiltzen dira animatzeko, gehienetan erderakadak, emon venga, vamos, sigue, hitzak adibidez. Euskaltzaindiak dio euskarak badituela beste adiera batzuk animoak emateko,adibidez: eutsi gogor, animo, eman, aupa!, eutsi horri, eutsi goiari…
Aurten tailer berri bat eskainiko dugu Gabriel Aresti Euskaltegian: Euskaraz nabigatzen. Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izan arren, hizkuntza moderno eta dinamikoa da. Teknologi berriak kontuan hartzen duen hizkuntza da eta hori dela eta, hainbat baliabide ezagutu eta erabiliko ditugu.