Mezua: Bertatik bertara etorri

2006-08-18

Permalink 02:05:06, Atalak: Sakea lautik  

Bertatik bertara etorri

Hilabeteak joan zaizkit blogean ezer idatzi gabe; izan ere, askotan sentitu dut gogoa berriro idazteko, normalean prentsan edo zerbait irakurri eta horrek asaldarazi nauenean. Esate baterako, Batasunak bere lege proposamena aurkeztu zuenean. Euskara berreskuratzeko legea. Ongi. Legea ez da aski, ordea, hizkuntza berreskuratzeko, edo geure buruaren jabe izan gaitezen, beste hitzetan esanda.

Denbora honetan ez idazteko arrazoi bat izan zitekeen behin eta berriro gauza berak esateko arriskua saihestea, hots, errepikatzeko beldurra, lotsa hobeki esatera. Badakit, aitortu nuen espreski, ideia berberak aterako zaizkidala kaskopetik gehienetan, edo ideia gutxi batzuren bueltan ibiliko naizela beti. Egia da hori, baina, ez al da egia egunkarietan eta beste komunikabideetan ere ideiak eta planteamenduak errepikatu egiten direla etengabeki?  Hau da, nik idazki hauen bitartez azalerazi nahi ditudan akats edo okerrak ez al dira behin eta berriz agertzen? Horra, bada, lotsa hori kentzen hasteko motibo bat.

Eta denbora aitzina joanagatik, ez dut somatzen aldaketa handirik diskurtsoetan: blog honetan planteatzen ditudanak ez dira berehalakoan gauzatuko, ez izan beldurrik. Urteak pasako dira, ziur egon, euskaldungoa jabetu dadin hain sinple eta ia tautologiko diren ideia hauetaz.

Alabaina, espero nuen berriz idazten hasteko pizgarriren bat agertzea, eta gaur halako bat aditu dut irratiz. Eguneko gai bihurtu zaigu etorkinen afera, eta horretaz ihardun dute, nola ez. Ea etorkinek boto emateko eskubidea duten, nolatan, noiz, zer baldintzatan, eta abar.
Integrazioaren gaia aipatu dute gero. Eskubideak gora eta behera, etorkinek bertan lan egiten badute eta, kontu gorena, zergak bertan ordaintzen badituzte, ezin zaiela eskubiderik ukatu. Ongi, baina pentsatzen dut nik ez ote duten eskubiderik irabazten bezalaxe, betebeharren bat ere. Erran nahi baita, etorkinek eskubideak badituzte, betebeharrak ere izanen dituzte geronek bezala. “Adonde fueres haz lo que vieres” dio erdal esaera zaharrak.

Eta horratx integrazioaren gaia: hizkuntza, ea etorkinek gure hizkuntza eta kulturaren berri izaten duten, nolabait integratu behar badira, horiek ezagutu eta haietaz jabetzeko biderik aurkitzen duten. Eta honetan aurkitzen dut akatsa.

Ez da lehenengo aldia, jakina, etorkinen gaia agertzen dena “euskalgintzaren” hitz jarioaren barnean. Baina, esan dezadan deblauki eta beste azalpenik gabe: etorkinek, integratuko badira, gure hizkuntza ikasi beharko dute; hortik doa, behintzat, aferaren muina. Eta nik galdetuko dut: Eta nola integratuko dira berrogei edo berrogeita hamar urtez gure hizkuntzaren berri izan duten eta jatorria bertan duten baskoak?

Erantzunak:

Bidaltzailea: zurebila [Kidea]
aupa eta zorionak!
gustokoa dut zure bloga eta bisitan etorriko natzaizu beste batzutan ere.
Nire keska nagusia euskararen erabilerari dagokio, zehatzago eta agian nere ingurune erdaldunagatik, erabilera bortxatzeko (nire ingurunean eta egoeran, hala izan behar duelako nahi ta nahiez)ea zilegi edo onuragarria ote zaigun ahalmen komunikatiboa nabarmen gutxitzea edo ahultzea. Ez dakit ulertzen zaidan.
agur eta ondo segi!
Permalink-a mezu RSS 2006-08-18 @ 11:28

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

MusdeH blog

Honako honetan gogoeta egin eta ideiak balizko irakurleekin konpartitu nahi ditut. Ideiak astindu, bide berriak bilatu, kritikak zabaldu. Eta erantzunak jaso. Guztiaren beharrean gaude.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Mikel Haranburu

musdeh

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution