Mezua: Hasteko

2006-01-10

Permalink 01:45:39, Atalak: Gure hizkuntza  

Hasteko

Tira, beste zerbait egitea neukan gogoan: liburuska edo txosten edo halako zerbait, baina iruditu zait blog izeneko bitarteko hau egokia dela nire asmorako, eta gehiegi zalantzan ibili gabe, hona hemen lehenengo idazkia. Apaingarririk gabe, lehen hitzak. Irakurlerik balitz, laster ikusiko duke zertaz den blog ekimentxo hau.

Nire tesi nagusia hauxe da, hitz gutxitan esanda: “Gu gara Euskara, eta ez beste ezer. Gure baitan da, gu garelako da, eta ez da gutaz kanpo. Euskara aipatzen dugularik, gutaz ari gara”. Eta hau diot, nonahi agertzen delako Euskara izeneko pertsonaia bat, aspaldi handian gainera, eta pertsonaia horren atzean geratu ohi garelako izkutaturik, izatearen beldur eta lotsaz.

Nire proposamen nagusia hauxe da, hitz gutxitan esanda: “Diskurtsotik, hizkeratik, hizkuntza-hiztegitik, ken dezagun Euskara hitza, bai eta deklinazio moduak ere: euskararen, euskarari, euskarak, euskararekiko. Biluztu gaitezen pixka bat eta ken dezagun mozorroa”

Espero dezadan hurrengoetan ideia kaxkar ('kafkar'?) horiek garatuz joanen direla, irakurleen laguntzaz-eta, garatuz, zuzenduz edo ezabatuz. Nahi dudana zera da, gogoeta publikoa egin. Horren beharrean gaudela uste dut, eta hori dela-eta ausartu naiz bide hau irekitzera.

Laster arte

Erantzunak:

Bidaltzailea: amzer [Kidea]
Aupa Mikel. Erabat ados nago zurekin. Hiztunik gabe hizkuntzarik ez dagoela uste dugunok ederki aski dakigu zein zaila den ulertaraztea EUSKARA (ama euskara, gure hizkuntza etabar luze bat)ente bezala erabiltzea eta hortan sinestea beste aldera begiratzea dela.
Zuk esaten duzun legez EUSKARAREN KONTRA edota EUSKARAREKIKO ERRESPETU FALTA eta halakorik ez dira zuzenak, eta hobe genuke pentsatzea euskal hiztunen eskubideen kontrako erasoa izan dela edo gure buruarekiko engaiamendu eza dela. Zeren, azken finean, GU lehenengo lerroan ez azaltzea eta EUSKARA (beste bat balitz bezala) aurrean jartzea gure ahuleziak ezkutatzea da.
Esan nahi dudana da hirugarren pertsonan hitz egiten dugula gutaz ez aritzeko.
Hiztunik gabeko hizkuntzak badira noski, baina museoetan, liburuetan, eta hoiek ez dute eskubiderik hiztunei dagozkielakoz eskubideak eta ez hizkuntzari. Bizitzeko eskubidea, lan egiteko eskubidea eta hitz egiteko eskubidea aldarrikatzen dira, beraz lanean edo langabezian zaude, bizirik edo hilda zaude eta euskaraz edo erderaz ari zara. Egia da zenbait lekuetan zaila, arriskutsua edo ezinezkoa dela GUK euskaraz egitea, (adibideak nonahi). Egia da hizkuntzak komunikatzeko tresnak direla, baita ere norberaren izana eta izena adierazteko. Horregatik benetako normalizazioa gugandik hasten da. Nortzuk egiten dugun %100ean euskaraz gure buruarekin?, euskaldunak direnekin?. Zergaitik botatzen diogu besteari gure ahuleziaren errua?. "Administrazioan ezin dugu euskaraz egin eta horregatik manifa bat egiten dugu" ados baina zergatik egiten duzu zure ikastolako edota euskaltegiko ikaskideekin erderaz? galdetzen duzunean erantzunak hola hasten dira :"eske...".
Gaia korapilatsua denez utziko dugu beste baterako.
Laster arte!
Amzer
Permalink-a mezu RSS 2006-01-11 @ 12:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

MusdeH blog

Honako honetan gogoeta egin eta ideiak balizko irakurleekin konpartitu nahi ditut. Ideiak astindu, bide berriak bilatu, kritikak zabaldu. Eta erantzunak jaso. Guztiaren beharrean gaude.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Mikel Haranburu

musdeh

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution