Mezua: Bigarrenez

2008-08-18

Permalink 12:08:05, Atalak: Barrutik  

Bigarrenez

Benito izango da zu gogoratuko nauena. Zeuk aukeratu zenuelako. Urte bete pasa behar izan da berriz elkar topatzeko, baina ez zegoen asmorik hurrengorako beste hainbeste pasatzen uzteko. Zertan ari ginen konturatzeko denborarik gabe baina, azkar pasa dira ahaztuko ez diren bost egunak. Azkarregi; baliteke erritmo egokiena ez izatea. Edo nahiko izan dira, agian zuretzat, seigarrenak mereziko ez zuela ikusteko.Horretaz hain seguru ez zaudela sinetsi nahi dut... berriz topatzea orain behintzat kasualitatearen esku utzi beharrik ez dagoenean.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Oroitzapenen eta desioen arteko zubia sinezmenaz bilduta egon ohi da.

Ongi etorri gela ilun horretara Mizpi! Ez ahaztu idatzi duzuna, jadanik ez duzu kasualitatearen zain egon behar orain zure esku baidago borrokatzeko aukera hori behintzat. Hartu berriko sagarren zaporea duten ezpainek nekez egin lezakete ihes mutil baten gogotik ;-)

Permalink-a mezu RSS 2008-08-18 @ 19:14
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Nire aldetik egin beharrekoa egindako ustearekin geratzen naiz ni. Bere lana litzateke orain galtzen duenaz ohartzea... Baina gauza dagoen bezala utzita ere ez da txarra, Etxe, ezin politago geratu da ta.
Permalink-a mezu RSS 2008-08-21 @ 11:25
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
topo egin izanaz zu behintzat gustora zaudela ikusten da ta ezta gutti.ta topo egitea kasualidadearen esku ezpadago seinale ona!

ongi segi!!
Permalink-a mezu RSS 2008-08-22 @ 17:12
Bidaltzailea: Hamargarrenean [Bisitaria] · http://www.hamargarrenean.blogspot.com
Udara ondo jun zaizu orduan ..
Orduan zer , noizko zure lehengusua eta neretzako bilboko paraje hoiek ezagutzeko inbitazioa ?
Permalink-a mezu RSS 2008-09-18 @ 16:44
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Bizi al gara Mizpi? Zelan Mikrouhinetan?
Permalink-a mezu RSS 2008-10-12 @ 21:15
Bidaltzailea: unaimakua [Kidea]
Arratsaldeon,

Nire blogan zuen esteka jarri dut.
Nirean, olerki, iritsi, filosofia eta psikologiako hainbat artikulo ditut.

Agurrak,
Unai

www.blogari.net/unaimakua
Permalink-a mezu RSS 2008-12-01 @ 20:56

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution