Mezua: Zubiaren beste aldera

2008-06-14

Permalink 18:00:39, Atalak: Txikikeriak  

Zubiaren beste aldera

Nerbioi zeharkatu eta zubiaren beste aldera noa bizitzera datorren kurtsoan. 28tik 28ra, baina kale batzuk iparralderago. Eskilarak ez dira gehiago bosgarreneraino iritsiko. Bi urte eman ditut aurrekoan eta hainbeste bizipen geratuko dira bertan... uf! Pisukide oraingoz ezezagunekin biziko naiz, baina izango dugu denbora elkar ezagutzen joateko.

 
Urte berezia izango da, azkena agian Bilbon. Jende asko faltako zait eta geratzen direnekin azken urtea dela onartzea ez da erraza, ez!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Deustura zoaz bizitzera? Ondo, ondo, Bilboko beste auzo batzuk ezagutzeko aukera izango dituzu: Deustu, Arangoiti, Sarriko... Alde batetik azken urtea izateko gogoa izango duzu ere, etapa bat amaitzeko eta beste berri bat hasteko.

Ondo izan!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-14 @ 22:04
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!

bueno, hurrengoa azken urtea ikasle bezala,hurrengoa, ikasketak utzi ondorengo lehen urtea, hurrengoa bigarrena...horrela da bizia. une bakotxari bere probetxua atera behar izaten zaio, seguruenik faltan botako ttuzun hoiek ere lehen egunak izanen dire, gero ia laketuko duzu bertan ta listo! orain oporrak disfrutatzera!! ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-18 @ 17:04
Bidaltzailea: hamargarrenean [Bisitaria] · http://hamargarrenean.blogspot.com
Ea zure lengusua eta nik noiz jasotzen dugun inbitaziyo bat bilboko alde hoi ezagutzeko !!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-19 @ 12:01
Bidaltzailea: newton [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/29A
Egia da gutxina gutxina denbora aurrera doala, nik ere aurten jende dexente faltan botako dut, askok irailean bukatuko baitute...
Hala ere, jendea joaten den moduan, beste asko etorriko dira, jende berria KA ezagutzen ez duen jendea, hirian galduko den jendea, metroko ordutegiak ezagutzen ez dituena...
Ea nola ateratzen zaizun pixuko abentura berria :)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-04 @ 09:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution