Mezua: Txiki-txiki

2008-05-29

Permalink 00:41:05, Atalak: Txikikeriak  

Txiki-txiki

            Txiki-txiki...
...egingo nituzke ikasteko gelara goizeko zazpi eta erdietarako azaltzen direnak handik bost ordutara etorriko diren (edo ez) 15 lagunentzat tokia okupatzera. Zortzietarako joan eta ikasteko lekurik ez! Jendez beteta balego, bale, baina jaberik gabeko kuaderno eta fotokopiez estalita egoten dira mahaiak.

            Txiki-txiki...
...egingo nituzke, baita ere, erabilera libreko ordenagailuen gelan Counter Strike-eko txapelketak antolatu (erabilera librekoa izateak ez baitu esan nahi kasino bat denik) edo youtube-ko bideoak bolumena toperaino jarrita entzuten dituztenak.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Aspaldiko neska! Uste nuen liburuen artean ito zinela :-P

Arrazoi osoa duzu, leku bat edo bi hartzea uler daiteke baina dozena bat leku hartzea gehiegi deritzot. Ematen du garrantzitsuena lekua hartzea dela, ikastea baino garrantzitsuago euren kasuetan. Bidebarrietako liburutegira joan zintezke, hortxe ondo ikasten da.

Ordenagailuen gelarena ere tamalez ezagutzen dut. Lehenengo kasuan bezala errespetu falta baino ez da, ezin dute ulertu besteek probetxuzko zerbait egiteko erabiltzen dutela ordenagailua.

Azken finean txikilikuatreak edo txikilikuatroak baino ez dira jeje
Permalink-a mezu RSS 2008-05-30 @ 21:23
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ni ere, lekurik gabe ez geratzeko, goiz mugi nadin lortzen dute dena den; eskerrak eman beharko dizkiet agian... liburu artean itotzeko arrisku gehiegi ez baitut izan orain arte!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-01 @ 11:33
Bidaltzailea: Hamargarrenean [Bisitaria] · http://hamargarrenean.blogspot.com
Hainbeste jende egingo nuke nik txiki-txiki ...
Permalink-a mezu RSS 2008-06-02 @ 09:50
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
jendeari eskua eskeini eta besoa hartzen baitu...halare pazientzia! pasako dire esaminak ere!!

ahal bada kontrolatu eta ez inor txikitu...txiki txiki eurobisionen!jeje!(ta behar zen bezala, ridikulua egiten)

ala, ongi segi!!ta zorte on esamintan!!
Permalink-a mezu RSS 2008-06-03 @ 21:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution