Mezua: Maiatza hasten

2008-05-01

Permalink 17:34:58, Atalak: Txikikeriak  

Maiatza hasten

Gustatzen zait, bat oporretara eta bestea gurasoenera joanda, pisukideek etxean bakarrik uzten nautenean. Ez naiz asteburua noiz helduko zain, desiatzen, egoten direnetakoa Bilbotik alde egiteko, eta gaur eta bihar jai izan arren, bihar arte bertan geratzea erabaki dut. Ez dezadan nire burua engainatu, norbaitek plan bikainen bat proposatu izan balit pikutara Bilbo, baina...

Eguraldiak lagunduta, ez zen zaila egin edo ikusteko zerbait topatzea eta bestela ere banuen, lau pareten artean geratu behar izanda ere, aurreratu beharreko lanik. Nire kontura, bazkaltzeko inori itxaron edo itxaronarazi gabe, frigorifikoko sobrak jan behar badira ere. Musika jarrita ez zait axola arropak garbigailuan sartu edo bezperako plater, eltze eta tramankuluen arroz lehortua espartzuz igurtzi behar bada ere. Isiltasuna nahi badut, eta goiko bizilagunaren txakurrak hala nahi badu, isiltasuna izango dut.

Goizean telefonoaren iratzargailuak jotzea ez da batere traumatikoa izan. Primerako eguzkia kortinen atzetik logela argitu nahian zebilen eta ohean denbora gehiagoz alferrik geratzeak ez zuen zentzurik. Bederatzietan etxetik irten eta metroak eraman nindezakeen (aditz hau asmatu egin dut?) lekurik urrunenera abiatu naiz, banuen aspalditik hara joateko gogoa eta. Edozein leku ikusteko ordurik onenetarikoak goizeko 10ak eta 12ak bitartekoak direla ohartu naiz: jende gutxiago ibiltzen da eta eguzkiaren argiak kolore politagoak pizten ditu. Haize fina zebilen arren, hondarretan etzanda irakurtzen aritu naiz pixkatean, ondoren oinez nire ibilbide zehatzik gabeko buelta horietako bat emateko.

Zein gustora hartzen ditudan noizean behin horrelako egunak!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Ai Plentzia... zein ederra den! Txikitatik esan diet gurasoei han bizitzea gustatuko litzaidakela, batez ere neguan!

Ni ere bakarrik geratu naiz etxean, ziurrenik nik ere egingo dut bisitatxoren bat.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-01 @ 18:20
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
probextu holko momentuk, guttitan izaten dire ta probextu barrak izaten dire ta! egia erran bilbo bezalako hiri bat "atsedenean" dagoenean eskertuko da ez? iruñean benpin uztailean sanferminen ondoren jendeak ospa egiten duenean sumatzen da lasaitasuna,...igual herri ttiki batean bizi naizelako izanen da!

ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2008-05-05 @ 17:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution