Mezua: CouchSurfing, sofan lo egitearen xarma

2008-03-20

Permalink 18:42:30, Atalak: Proposamenak  

CouchSurfing, sofan lo egitearen xarma

Jende berria ezagutu eta merke bidaiatuz esperientzia interesgarriak bizitzeko modu erakargarri bati buruz hitz egin didate orain dela gutxi: CouchSurfing deitzen diote.
Mundu guztian zehar banatutako 38 mila hiri ezberdinetako 475 mila pertsona daude saltsan sartuta. Ideia borondatez bidaiari bati norbere egongelako sofan lo egiten uztea da, edo era berean, norabait bidaiatuz gero, berea uzteko prest dagoen norbaiten teilatupean gaua pasatzea. Web orrialdean izena eman behar da interesatuekin kontaktuan jartzeko.
Norberak erabakitzen du zein punturaino inplikatu nahi duen bisitariarekin. Egongo da honi hiria eta inguruak erakusteko prest denik, bai atea lotarako bakarrik irekiko dionik ere, edo baita kafe bat hartzen egon ondoren ideiaz aldatu eta kale gorrian uztea nahiago izango duenik ere...
Elkartruke kulturala bultzatzea arrazoitzat hartuz, norbaitek bidaitzeko modu hau probatzea erabakiz gero, konta dezala esperientzia!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Nik nahiago dut BlogSurfing-a , tamalez blog-olatu gutxi ikusten da azkenaldian :-(.
Permalink-a mezu RSS 2008-03-24 @ 23:12
Bidaltzailea: julen [Kidea]
bueno etxekalte, dauden olatu ttiki hauekin ere konformatu beharko dugu ez?


ta sofarena ba...nere sofa sakratua da baina horrek, bertze herrialdeak bisitatzen utziko balit...ba pentsatzeko modukoa ez?

ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-28 @ 17:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution