Mezua: Ezkutalekua

2008-01-06

Permalink 12:48:44, Atalak: Atzera begira  

Ezkutalekua

Ahizpak eta biok, sekretua ezagutu genuenetik (nire irudimena ziur dago urte batzuk lehenago, gau batean, josteko makina zaharraren ingurutik hiru gizonen ahotsak zetozela) urtero eguna hurbiltzen zihoala mihaketa sakona egiten genuen etxean. Ezin zuten oso urruti ibili. Azken egunerako uzten al zituzten? Mugimendu guztiak kontrolatzen genituen, begirik kendu gabe. Baina porrot beti.

Egunen batean etxe baten jabe izaten banaiz, erakuts diezadatela, giltzak ematearekin batera, non dagoen helduek bakarrik ezagutu dezaketen ezkutaleku hori.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Zer ekarri dizute erregeek oraingoan?
Permalink-a mezu RSS 2008-01-06 @ 14:13
Bidaltzailea: borthuzai [Bisitaria] · http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
jo! ba nik ez dut oraindik oso garbi guzti hori!
nire arrebak zaintzen dituen haur batek beste helduago bati esan zion bezela:
"3 erregek ezin die aitatxo ta amatxo izan! ze 3 erregek 3 die, eta aitatxo ta amatxo 2 bakarrik! eta gaƱea, errege bat beltza da! eta aitatxo eta amatxo txurik die!"
erabat logikoa, ezta?
ni behintzat konbentzitzen nau!
:-)
Permalink-a mezu RSS 2008-01-07 @ 22:12
Bidaltzailea: julen [Kidea]
nik behin arrapatu nituen, eta ireki eta disimuloan ahalik eta hobekien itxi ere bai...eta "olentzero" eta mari "dominginek" bronka bota zidaten eguna iritsi zenean.ta ordutik ez dut bilatzeko saiakerarik ere egiten.

ala! urteberri on mizpira!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-01-09 @ 17:43
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Beharbada argitaratu gabeko sarrerak hortxe daude izkutaturik :P
Permalink-a mezu RSS 2008-01-13 @ 16:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution