Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-12

Permalink 20:23:04, Atalak: Barrutik  

Gauza hauek dira ikasi behar direnak

Bueltak eman ondoren, nire bizitzako bidaia politena izan zitekeenari ezetz esan nion. Jakin zazu zergatik... Eta orain damutzen ari naiz.

Nork esan zuen erabakiak hartu aurretik bi aldiz pentsatu behar direla?

Behin pentsatu eta BAIETZ erabaki nuen.

Baina gero bigarren aldiz pentsatu nuen...
                                 


             tuntuna!



----------

2008-01-06

Permalink 12:48:44, Atalak: Atzera begira  

Ezkutalekua

Ahizpak eta biok, sekretua ezagutu genuenetik (nire irudimena ziur dago urte batzuk lehenago, gau batean, josteko makina zaharraren ingurutik hiru gizonen ahotsak zetozela) urtero eguna hurbiltzen zihoala mihaketa sakona egiten genuen etxean. Ezin zuten oso urruti ibili. Azken egunerako uzten al zituzten? Mugimendu guztiak kontrolatzen genituen, begirik kendu gabe. Baina porrot beti.

Egunen batean etxe baten jabe izaten banaiz, erakuts diezadatela, giltzak ematearekin batera, non dagoen helduek bakarrik ezagutu dezaketen ezkutaleku hori.
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution