Mezua: Mendean hartu dut inprimagailua

2007-12-02

Permalink 16:52:26, Atalak: Bitxikeriak  

Mendean hartu dut inprimagailua

Sinestezina! Orri bakarra alferrik galdu dut gaurkoan inprimagailuari jaten ematean. Hankasartze txiki bat izan da baina azkar ibili naiz Cancel botoia sakatzen.

Unibertsitateko irakasgai askotan apunteak aurten interneten zintzilikatuta uzten dizkigute eta geuk moldatu behar izaten dugu paperera pasatzen. Eta gutxi izango dira ni bezain baldarrak dokumentuak inprimatzerako garaian.

Orriak datozen bezala inprimatzeak ez du sekreturik izan inoiz niretzat (hain trakestzat ez nazazue hartu, faborez) baina orriak bi aldeetatik erabili nahi izatean hasi ziren nire arazoak. Orrialde kopurua bakoitia ala bikoitia izan ez baitzen berdina, inprimatzen atzetik edo aurretik hastea, buelta eman beharra, lehenengo bueltan inprimaturiko azken orria bigarren bueltarako kendu beharra... bazuen bere konplikazio puntua (inprimagailu berria ekartzean berriro ikasi behar zena).

Baina horrekin nahikoa ez nuenez, alde bakoitzean bi PowerPoint diapositiba sartzen saiatzearekin honez gero auskalo nongo basoren bateko bizpahiru pinu aurretik eramanak nituzke aurrebista aukera topatu izan ez banu.

Eskolako fotokopia eta argitalpen zerbitzuetara joatea beste aukera bat litzateke, baina ez dakizue nolako muturra jartzen didaten orri kopurua murriztu nahi izateagatik...

Gaurkoa gogoan hartzeko eguna izan da. Dotore-dotore geratu zait totxoa. Apuntatzera noa nola egin dudan, hurregorako, ahaztu aurretik.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: i eme [Bisitaria] · http://ieme.wordpress.com/
gure basoetako piƱuek eskertuko dute zure kolaborazioa ;)
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 10:33
Bidaltzailea: erbinnuria [Kidea]
Ba niregatik Iratiko basoa dagoeneko desagertuta legoke, desastrea naiz. Batzuetan ordenagailuak eta inpresorak nitaz barre egiten dudala uste dut...

Beno, ez, ziur dakit nitaz deskojonatzen direla.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 14:43
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
lasai, nik horrelako batallitak ere izaten ditut, papera ataskatu dela, papera zuri ateratzen dela, eskanerrean orri bat antzita utzi ta hori atera dela nahi nuen orria beharrean,...pazintzia!ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 19:25
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Nik ere askotan komeriak izan ditut nire Epson Ataskator Color zaharrarekin. Inprimagailuetan ordenagailuetan bezala iratxoak egon ohi dira.

Irakasleak gero ta alferragoak dira, orain formatu elektronikoetan ematen dizkizue apunteak eta zuk inprimatu behar dituzu. Eurentzako erosoagoa da eta geuretzako garestiagoa.

Azokara etorriko zara Mizpi? Kedadatxo bat egiteko esaten dabiltza Blogariko behi sakratu batzuk...
Permalink-a mezu RSS 2007-12-05 @ 09:45
Bidaltzailea: mizpira [Bisitaria] · http://www.blogari.net/mizpira
Ikusten dut ez naizela trakets bakarra orduan. Mal de muchos...
Permalink-a mezu RSS 2007-12-12 @ 17:51
Bidaltzailea: afroditatxo [Bisitaria] · http://leihoak-zabalik.nireblog.com
Ejem, Iratiko basoak nirekin ere eztira oso gustora egongo... Zenbat aldiz jarri ote dut fotokopiagailuan orria luzetara zabaletara jarri beharrean? Orain gutxi bi kopiak bi aldetatik ateratzen ikasi dut eta ezta gutxi!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-23 @ 20:53
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Ezetz asmatu norekin joan naizen autobusean! Bale asmatu duzu baina berak kontatu dizulako :-P

Ondo hasi urte berria Mizpiratxo, kontuz txanpanarekin!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-28 @ 21:33
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ez da zaila asmatzea berak ezer esan gabe ere, jeje.
Ondo bukatu eta hasi urtea zuk ere!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-29 @ 11:17
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Urte berri on!

Erregetarako eskatu nahiko nuke sarrera berri bat. Uste baidut zure blogaren irakurleok ondo portatu garela ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-01-04 @ 15:58

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution