Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-02

Permalink 16:52:26, Atalak: Bitxikeriak  

Mendean hartu dut inprimagailua

Sinestezina! Orri bakarra alferrik galdu dut gaurkoan inprimagailuari jaten ematean. Hankasartze txiki bat izan da baina azkar ibili naiz Cancel botoia sakatzen.

Unibertsitateko irakasgai askotan apunteak aurten interneten zintzilikatuta uzten dizkigute eta geuk moldatu behar izaten dugu paperera pasatzen. Eta gutxi izango dira ni bezain baldarrak dokumentuak inprimatzerako garaian.

Orriak datozen bezala inprimatzeak ez du sekreturik izan inoiz niretzat (hain trakestzat ez nazazue hartu, faborez) baina orriak bi aldeetatik erabili nahi izatean hasi ziren nire arazoak. Orrialde kopurua bakoitia ala bikoitia izan ez baitzen berdina, inprimatzen atzetik edo aurretik hastea, buelta eman beharra, lehenengo bueltan inprimaturiko azken orria bigarren bueltarako kendu beharra... bazuen bere konplikazio puntua (inprimagailu berria ekartzean berriro ikasi behar zena).

Baina horrekin nahikoa ez nuenez, alde bakoitzean bi PowerPoint diapositiba sartzen saiatzearekin honez gero auskalo nongo basoren bateko bizpahiru pinu aurretik eramanak nituzke aurrebista aukera topatu izan ez banu.

Eskolako fotokopia eta argitalpen zerbitzuetara joatea beste aukera bat litzateke, baina ez dakizue nolako muturra jartzen didaten orri kopurua murriztu nahi izateagatik...

Gaurkoa gogoan hartzeko eguna izan da. Dotore-dotore geratu zait totxoa. Apuntatzera noa nola egin dudan, hurregorako, ahaztu aurretik.
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution