Mezua: Gaztainak

2007-11-17

Permalink 22:11:10, Atalak: Txikikeriak  

Gaztainak

Oso igande gutxi pasa izan ditut Bilbon. Aurreko astekoa izan zen bat. Eta arratsaldea pasatzeko (ez dut ajerik aipatu), bazkal ondoren paseo luzetxo bat ematera irten nintzen helmuga bakarra afaltzeko pisura bueltatzea izanez.

Inoiz zapaldu gabeko auzoetan zehar ibili nintzen eta geratzen zaizkit oraindik txoko asko ikusteko, Begoñara igotzeko asmoa adibidez, bertan behera utzi bainuen banku batean zerbait irakurtzera eseri eta altxatzerako eguzkia ezkutatzen eta nire hatzak eta sudur punta hozten hasi zirela konturatu nintzenean.

Pisukide ilegorriaren koloreak ditu udazkenak. Etorri berritan hemengo tenperaturei buruz galdetzen zidan, eta nik lasai egoteko esaten nion, 3 graduren azpitik oso gutxitan jaisten dela termometroetako merkurioa. Atzo eta gaurko hotzen ondoren, pisuko leihoen hermetikotasun eta estufen funtzionamentu bikainaz batera, ni neu madarikatzen ariko da gajoa.

Gaztaina erre batzuk egiteko labea edukiko bagenu sikiera... Mikroondasak ez du balio, ezta?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: patxitrapero [Kidea]
Zauri txiki bat egin gaztainei, eta minutu t'erdi-bi minutu. Egosita bezela geratzen dira, ez dute erretakoen zapore bera, baina tira, estufen funtzionamentu exkaxaz pixkabatean ahazteko igual balio dute ;-)

Permalink-a mezu RSS 2007-11-17 @ 23:54
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Kalean ere aurki ditzakezu gaztain erreak saltzen dituzten postutxuak.

Funikularrean igo zara dagoeneko?
Permalink-a mezu RSS 2007-11-18 @ 15:05
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Eta jangarria da hori, Patxi? Probatuko dut ba!

Etxe, Igeldoko funikularra da probatu dudan bakarra. Ea noiz hartzen dudan beste igande arratsalde bat horretarako!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-18 @ 19:14
Bidaltzailea: iker [Bisitaria] · http://blog.ikertxi.com
Sartaginean ere egin ditzakezu, hori bai, esan dizuten bezala zauritxo bat egin lehenago gaztainei.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-19 @ 03:50
Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Nire ustez... ziurragoa ematen du sartaian egiteak.

Iluntzean, Artxandatik begira, Bilbo askoz ederragoa da.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 00:56
Bidaltzailea: ezezagun [Bisitaria]
gaztainak erre artian gaztainak erre artian txipli txapla pummmmmmmmmmmmm
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 10:44

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution