Mezua: Zure blogarekin eraginik ba al duzu?

2007-11-03

Permalink 12:22:14, Atalak: Mizpira  

Zure blogarekin eraginik ba al duzu?

Eskerrik asko, Nahikari, nirekin gogoratu eta blogari armiarma sareak astintzeko bultzada emateagatik.
Horixe galdetu dit, ea nire blogarekin eraginik ba al dudan, alegia.
Zer erantzungo diot ba horri?
Eragin handirik ezetz, noski, eta gutxiago azkenaldian, txoko hau ia hautsak jan dezan utzi dut eta (baina hori konpontzera nator, ez kezkatu!).
Baina, izan ere, ez da nire helburuen artean sartzen blogarekin mundua hobetzea, inor ezertaz konbentzitzea, edo Zabaldu ala Sustatun, esate baterako, agertzea. Nire gai traszendenteek ez dute hainbesterako ematen. Gauza horietarako badabil jende askoz egokiagoa.
Eraginik handiena, ziurrenik, neure buruari egiten diot. Alde batetik, noizean behin tartetxo bat hartzea ondo baitator, burutik pasatakoak hitzez adierazten saiatzeko, batez ere letren mundua azken urteetan zokoratuta izanda, horretarako denbora gehiegi hartzen ez dugunontzat. Bestetik, aldiz, hemen inguruko blogetan (ala urrutikoetan) dabiltzanek idatzitakoak irakurtzea beti delako aberasgarri eta honetan sartu ez banintz ziurrenik ez nituzke gehienak topatu izango.
Zer arraio eskaintzen dut nik besteentzat, orduan?
Nire bizipenak irakurrita beraienetaz gogoratzen badira, primeran, konta ditzatela! Eta txorakeriaren batekin irribarreren bat ateratzea lortzen badut, ez dut gehiago behar.


Orain, anima dadila nahi duena galdera berari erantzutera.


Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: 27zapata [Kidea]
Eragina txikia da, baina eragiten da. Norbere burutik hasita inguru mugatuan, eta euskararen 8. probintzia lorzen...
Permalink-a mezu RSS 2007-11-03 @ 14:27
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Jendeak faltan botatzen baditu zure mizpikeriak, eragina duzunaren seinale!

Bestela ere nire kasuan zure blogagatik ez balitz ez nukeen Urolako plater-garbitzailerik azkarrena ezagutuko ;-) (ezta bere adiskide bermiotarra)

Blogari hautsa kentzen diozun bitartean, pasa zapia mail-postatik ere.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-05 @ 21:35

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution