Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-27

Permalink 23:53:27, Atalak: Kontakizunak  

Inurritegia

Atzo iluntzean, igerilekutik etxerantza nindoala, inoiz baino jende gehiagorekin elkarbanatu nituen espaloiak. Ez ziren zebrabideen muturretan semaforoa berde jarri arte zain geratzen. Batzuk errepideak zeharkatzeko zebrabideak ere ez zituzten behar izaten. Presaka ziren guztiak norantza berean.
Gorantz begiratuz zerua argi handiren batek zuritzen zuela nabari zitekeen.
Ixil-ixilik argi handi hura zetorren lekurantz zihoazen guztiak, inurriak bezala.
Gutxi batzuk taldeka, asko bakarrik.
Plastikozko poltsa zuri batean bildutako zerbait eskuan hartuta gehienak; gazteenak horrez gain besazpian plastikozko etiketa gorridun botilan jasotako edari beltzen bat eramanez.

----------

2007-09-15

Permalink 17:56:27, Atalak: Txikikeriak  

Pasa dadila behingoz

Astunetan astunena geratzen zait. Egunak, esperantza eta motibazioa galtzen hasita liburu tartetik burua gero eta gehiagotan altxatzen dut. Izan ere, orriak aurrera eta atzera pasatzeak hobekuntza nabaririk ez duela eragiten konturatzen hasia naiz eta ezer lortzekotan amabirjinari eskertzeko zerbait litzateke... Bazkal ondoren kafea ia beharrezkoa zait kopeta orrien gainera ez erortzekotan. Inoiz ez naiz izan kafezalea eta ohitura handirik ez daukat, baina ikusgarria da egiten duen efektua. Alferrik hala ere, burua frexko edukitzeak ez baitu letra, zenbaki eta garapen horiek guztiak bertan kabitzea bermatzen.

Baina pasako da (berriro itzultzeko bada ere) eta datozen asteak gustora hartzeko modukoak dira.

Laugarren urtea Bilbon. Hegan doa denbora.

Aurten pixurako fitxaketa berria daukagu, kanpotarra gainera, joko pixkat emango du.

Kuadrilako lagunik onenetako bat ere bilbotartzekotan dabil.

Eta lehen ostegunerako klaseko afariaren plana ia hitzartuta dagoeneko.

----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution