Mezua: Automatrikula internet bidez

2007-08-29

Permalink 23:49:09, Atalak: Proposamenak  

Automatrikula internet bidez

Jar gaitezen pixkat kurtso berriari begira... sentitzen dut, gainean da.
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle garenontzat aurten berrikuntza moduan automatrikula internet bidez egiteko aukera jarri digutela ikusi dut web orrian. Esleitutako egun eta ordu zehatzean egin behar da matrikula lehentasunak errespetatzeko, noski, baina etxetik egin daiteke orain arte ez bezala. Epe baten barruan entregatu behar dira gero beharrezko dokumentuak.

Proposamen ona iruditzen zait eta unea iritsitakoan jarraitu beharreko pausuak ezagutarazteko aurkezpen hau prestatu dute. Gomendagarria ikustea. Egia esan, gomendagarria da bai etxetik egitekotan edo baita unibertsitatera hurbiltzekotan bagara... enborreko, derrigorrezko, hautazko eta aukera askeko irakasgai guztien artean nahastea, edota baten bat ahaztea, ez baita zaila.

Berrikuntzak berrikuntza, ni, dena den, aurten ere unibertsitatera bertaratuko naiz (iazkoa bezain esperientzia desastrosoa ez izatea espero dut), hanka sartzerik egiten badut apurotik atera nazakeen arduradunen bat inguruan eduki nahi dut eta.

Nire burua ikusten dut egun eta ordu zehatz horretan etxeko ordenagailua piztu ezinean. Edo interneterako konexioak ez du ibili nahiko. Agian irakasgai bat beste baten ordez hartuko dut eta "atzera" botoia aurkitzeko gai ez naiz izango.

Arazorik egotekotan ere (nahiko ezkorra dirudit, bai, baina gero beti gertatzen da zerbait), etxeko bakardadean direnak eta ez direnak madarikatzea baino nahiago dut momentua ni bezain galduta senti daitezkeen albokoekin konpartitzea. Zuek ez?

 

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
orain klaseak ere "on line" izatea bakarrik falta da eta apunteak "emule"bidez jeisteko aukera jartzea...baina hortan ere hobe da unibertsitatera agertu eta bertan kafetegira ihesalditxoak egitea, lagunekin egotea...etxeko bakardadea baino hobe behintzat bai, animo aurtengo kurtsoan eta ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 00:14
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Neu ere bertaratuko naiz badaezpada eta aurten liburu interesgarri bat eramango dut. Iazko kaosa errepikatzen bada behintzat irakurtzen pasako dut denbora. Oraintxe gogoratu dut nola iaz ordu beteko iladan neska birekin (ezezagunak) hizketan egon nintzen, lagunak ere egin daitezke horrelakoetan!

Mizpira, dudaren bat baduzu hautazkoekin galdetu eta ahal dudanean lagunduko dizut :)
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 01:22
Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Iepa!

Beraz, hemendik egin dezaket automatrikula?!? Mizpira, nik ere imajinatzen dut egun eta ordu puntual hortan(6 ordu gutxiago hemen!!) konexioak kale egitea edo ciberra full egotea!! Baina egia esan nire egoeran daudenentzat posibilitate egokia dirudit online egitearena.

Halere, akaso norbait kontratuko dut horko zuzeneko kaosa areagotu dezan.

Boluntariorik!??!?

;-)
Permalink-a mezu RSS 2007-09-04 @ 01:20
Bidaltzailea: Bootxo [Bisitaria] · http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Urteak ez dute barkatzen; automatrikulaz gain, matrikula ere egin izan dut nik etxe santu horretan (hau da, paperak eskuz betetzen zireneko garai haiek. Eta esperientzia hori kontuan izanda, oraingoz ni ere unibertsitatera hurbilduko nintzateke automatrikula egitera. Animo guztioi!

Julen, apunteak emuletik jeisteaz ari zarela, badaezpada ere sartu zaitez helbide honetara, beharbada zortea eta guzti izango duzu eta: http://www.unibertsitatea.net/otarrea
;-)
Permalink-a mezu RSS 2007-09-05 @ 16:56
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Ordua/lekua zehazten duen gutuna jaso duzu dagoeneko?
Permalink-a mezu RSS 2007-09-05 @ 19:33
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep! eskertzen da gomendioa Bootxo baina niri aspaldixko pasa zitzaiten ikasle garaia. gainera unibertsitateak ta apunteek ta bertigo pixkot ematen zidatela eta goi mailako ziklo batekin konformatu nintzen beraz, helbide hortako apunte guziak zuentzako! ta animo!jaja!
ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-05 @ 21:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution