Mezua: Bukatzen, bukatzen

2007-08-27

Permalink 02:34:00, Atalak: Barrutik  

Bukatzen, bukatzen

Amaiera ematen hasi beharko zaie udako egun eta gau luzeei. Etorriko al dira udazkenean beste batzuk, baina irailean ditudan bi azterketek arreta pixkat merezi dutelakoan nago.
Hondartza gutxi zapaldu du nire toailak aurten eta etxe atzeko zelaia ere askoz gehiago ez, bainujantziaren marka eskasak salatzen duen bezala.
Ez da uda batere txarra izan, hala ere. Klasekoekin oporrak oso politak izan ziren. Blogosferaren aldetik, Etxekalte eta Hamargarrenean blogarekin animatu zenari aurpegia erakutsi diet eta ohartzen ari naiz nire anonimotasuna eskuen artetik ihes egiten ari zaidala, nork irakurtzen nauen kontrola galtzen ari naiz eta.
Hilabete hauetan bizitza sozialari kasu pixkat egin diot, osasunari oso ondo etorri ez ote zaion batzutan buruan izan arren, goizeko trenetan kilometro dexente erdi lotan pasa baititut pare bat aldiz.
Azkena Bilboko jaietatik bueltan. Ostegunean, Gartzen Elgoibarren Iron Maidenenak egiten ibiliko zen bitartean, klasekoekin finkatu genuen zita han. Dozena bat edo izango ginen. Euria goian-behean, Kerobiaren kontzertuaz nahi adina ezin izan genuen gozatu, guztiontzat bi aterki edukitzeak mela-mela eginda amaitzea ezin izan zuten ekidin. Baina gaua polita izan zen...
... eta uste dut orain niri tokatzen zaidala fitxa mugitzea.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
bistan denez, ni naiz oraindik deskubritu etzaituen bakarra.aprobetxatu anonimatoa jeje!
ta lasai, uste dut hondartza sasoia orain hasiko dela, bero hauekin...
zorte on azterketetan!
ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-28 @ 14:32
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
"Nire anonimotasuna eskuen artetik ihes egiten ari zait". Bueno bueno ez da horrenbesterako izango e! Nik uste dut betiko neska misteriotsu eta iluna izaten jarraitzen duzula, ez duzu batere xarma hori galdu :P

Fitxa mugitzea edo fitxa sartzea? Simbiosirik egiteko asmotan zabiltza?
Uiuiuiii

Zorte on azterketatan!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 10:36
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ez Julen, oraindik asko geratzen zarete deskubritzeke eta lasai, zurekin topo egiten badut jakinaraziko dizut.

Etxe, jakingo banu neure asmoak zein diren...
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 22:51
Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Badirudi udara emozionantea izaten ari dela hor ezta?!?! Bata ta bestea elkar ezagutzen...NI FALTA!!Beno, Julen ezagutu nuen!!

Elgoibarren izan al zinen festetan Mizpira, gartzenekin ironmaidenenak egiten?? Ni enaiz enteratu ezta ze kontzertu egon diren, ziurrenik zure gustokoak ezta, Gartzen??;-)

Bukatzen ari den arren udara disfrutau...bukaera batek hasiera goxo bat baitakar sarri!

Ni hemendik gutxira karibeko hondar txurian beltzitzera jungo naiz, bainujantziaren marka izan ez dezadan!

MUA!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 23:46
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
"Ni hemendik gutxira karibeko hondar txurian beltzitzera jungo naiz, bainujantziaren marka izan ez dezadan!" No comment.

Kontzertuak... bastante ikusi ditut aurten. Napoka Iria (txosnetan, euri zaparrada itzelekin), Txato Plato (punk is dead), Eibarko gazte batzuk musika esperimentala egiten, Bilboko metalero batzuk. Betagarri (IronFestaren ordu berean zen, eta ez zegoen inor plazan, jajajaja). Eta oraindik ere Reincidentes dira jotzeke, eta ziur txosnetan sopresaren bat aurkituko dugula.

Eta ia egunen baten denok geratzeko aukera dugun, izen eta hitzei aurpegiak jartzeko. Edo agian hobe da izkutuan jarraitzea. Mmmmmmm...

Zorte on azterketk dituzuenoi!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 15:41
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ez Sare, ni Bilbon izan nintzen gau hartan. Putzuaren beste aldean ondo zabiltzala dirudi ezta?
Gartzen, zure herrikideari "Topless" hitza motx geratuko zaio!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-31 @ 00:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution