Mezua: Astebukaera

2007-08-13

Permalink 18:45:29, Atalak: Txikikeriak  

Astebukaera

Azkenaldian kuadrilakoak ez diren lagunekin elkartzean izaten ditut parrandarik politenak, besteak saltsan sartzerako etxera joaten zaizkit eta. Pasatako asteburu hau ere horren erakusgarri izan da.
Ostiralean poltsikoari ezer eskatu beharrik gabeko afari dotore bat zen etxean ez geratzeko aitzakia. Talde handia ginen afaritan, nahiz eta ondoren asko txikitu.
Larunbat gauean, obligazioak zirela eta, ordubata eta erdiak pasatxo irten nintzen ni. Kuadrilako bi zebiltzan kalean ordu haietan baina bi tragotxo hartzetik ez ziren pasa. Uda izanda, larunbata, gaugiro ederra, aspaldi ikusi gabeko jendea kalean... familiarteko bati deitu nion gaua bere horretan ez uzteagatik. Ona izan zen erabakia.
Ustekabean beste blogari bat ere identifikatu ez nuen ba... Hamar, bazekiat nor haizen, eman bueltak buruari!
Eta azken tabernan, aurpegi ezagun bat topatu nuen eta berekin egon nintzen gustora berriketan. Bilbon ikasten duen Debabarrenako autobuseko mutila Urola Kostan, alajaina.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: newton [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/29A
Bilbon "ikasten" dugunok entrenamendua dugu; gero herrira itzultzean halakoak gertatzen dira batzuek erritmo ezin jarraitu ;)
Permalink-a mezu RSS 2007-08-13 @ 20:50
Bidaltzailea: Hamargarrenean [Bisitaria] · http://www.hamargarrenean.blogspot.com
Bazekiat nor haizen ? Nik etzekiƱat ba hi zein haizen ...
Hurrenguan identifikatzen badian esan in berko hidan zein haizen, nik ere hi identifikatzeko .

Permalink-a mezu RSS 2007-08-13 @ 22:28
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Parrandakideen goi mailako zerrenda horretan sartuta egotea gustatuko litzaidake ;-)

Martxa horretan interneteko guztiok ezagutu behar gaituzu! Aprobetxatu ondo geratzen den udara, zein koadrilakoekin zein bestelako jendearekin. Gainera "betebeharren" ondoren ondo dator aizea edota trago batzuk hartzea eta jende interesgarria topa liteke kasu honetan bezala.

Ondo segi Mizpi!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-13 @ 22:30
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Kuadrila beti da berdina. Betiko aurpegiak, betiko tokiak. Koadrilakoa ez den jendearekin momentu bakoitza abentura bat da. Horregatik dira bereziak.

Baina gero nori kontatzen dizkiozu abentura horiek?

:P
Permalink-a mezu RSS 2007-08-14 @ 12:22
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Nori? Zure blogaren irakurleei :P
Permalink-a mezu RSS 2007-08-14 @ 20:01
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
identifikatu eta etzenion kasurik egin? pena ez? nik behin bertze bat identifikatu nuen ta harekin egon ere ta parranda hartako oroitzapenik onena hori dut.

ikusten den bezala zu ere parrandarako "diesel" bat zara ez? bertzeei indarrak joanda ere zu "ttur ttur" parrandan jarraitzen hoietakoa. jeje!
ongi segi, ta ongi pasa geratzen diren udako bestak!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-19 @ 20:11

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution