Mezua: Lo lasai egitea zer den

2007-08-07

Permalink 17:42:49, Atalak: Txikikeriak  

Lo lasai egitea zer den

Ez dakit nola arraio funtzionatzen duten entxufatzen diren tramankulu eltxo-hiltzaile hoiek, zerk eragiten duen hurrengo goizean hegodun animaliatxo xixtrin horiek denak hankaz gora agertzea. Baina ez zait axola. Helburua primeran betetzen dute. Eta argi laranjaxka goxo-goxo bat du atzo jarri nuenak gainera...

Primeran lo eginda esnatu naiz gaur, azken egunetan ez bezala, goizeko 5ak aldera belarri alboan zuen brrzzzzzzzzzz nazkagarririk jasan beharrik izan gabe. Maindireekin oinetatik begietaraino tapatu beharrik ez dut izan eta hain arrakasta gutxiko autozaplastekoak iraganeko kontu dira orain. Hazkurarik ez besoetan. Ez dut penarik sentitu aspiragailuaren tronpatik barrena bidali zaituztedanean. Ez zenuten besterik merezi nire habitat naturalean muturra sartzeagatik.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Beraz intsektuekiko simbiosia ez duzu atsegin nonbait. Niri hala ere arriskutsuagoak iruditzen zaizkit bi hanketako zomorroak, gainera batzutan euren ziztadak mingarriagoak ere izan litezke.

Hasi al gara ikasten Mizpi?
Permalink-a mezu RSS 2007-08-07 @ 23:11
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Sinbiosiarekin ez dut arazorik, baina parasitismora iristen ari zen gauza. Bi hanketakoekin ere hori zaindu behar da.
Azken esaldia ez zait batere gustatu, Etxe... saiatzen naiz baina ezin dut!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-08 @ 17:23
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Niri izugarri kostatzen ari zait hastea, badakit hasi ondoren azkar ohituko naizela baina... Apatiak eta nagikeriak jota nago, ea laster esnatzen naizen. Animo!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-08 @ 18:05
Bidaltzailea: julen [Kidea]
nik ere azkenaldian ez bezala egin dut lo azken bi gauetan...jaiak bukatu diren seinale!. ta zorionez euliekin gauetan eztut arazorik, baina egunez bai, zerbait idazten hasi ta ala"brrrrruuuu" inguruan. eskerrak lehioa ireki ta joaten diren!

ongi segi ta ongi lo egin!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-09 @ 18:52
Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Egun hauetan hain nekatuta iritsi naiz, tramankulua ez dudala entxufatu. Jaien ondorioak... Hori bai, ziztadaz beteta itxartu naiz. Mmmm odol gozoa daukadanaren seinale!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-12 @ 01:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution