Iñazio, gure patroi haundiye
Azpeitiar hizkerak badu zerbait...
Edo agian hizkera bere esandakoei, irribarreari eta umoreari erantsitako apaindura bat gehiago bakarrik zen.
Ezpainak hurbildu zizkidanean oparitu egin nizkion nireak, ohartu arren nire aldamenekoaren lortu ezinezkoak nahiago zituela. Baina ezetza ematea gogoaren aurka jardutea litzateke.
Baina alboan oraindik nire aldamenekoa. Eta egokia ere ez zen hura bakarrik uztea.
Nahi eta ezin. Ahal baina ezin.
Bueltan eskatu nizkion nire ezpainak. Telefono zenbakirik ez etxerakoan.
Kasualitatearen esku utzi beharko da beste noizbait hura topatzea.
Erantzunak, Pingback-ak:
Erantzun: