Mezua: San Fermin

2007-07-09

Permalink 01:36:59, Atalak: Kontakizunak  

San Fermin

Goizeko hamarrak. Kanpin-dendaren ate irekitik aurpegia zipriztintzen zidan xirimiriak esnatu nau jaiki aurreko azken aldian. Etzanda egon naizen aurreko hiru orduetan zehar, inguruko dendetako jendearen hotsek, bozgorailu nazkagarri batzuen zaratek eta aldamenean nituen hiru lagunen postura aldaketa eta nahigabeko ukalondokoek. Neuk ere esnatuaraziko nituen haiek ahozpez egotetik bizkar gainean etzatera saiatzen nintzen bakoitzean; ez nekien lo-zaku bat gorputzean hainbeste kiribildu zitekeenik. Zurrungak ere ez dira falta izan, noski. Non da ur botila? Ilehoriaren gainetik besoa poliki-poliki luzatu ondoren lortu dut tragoxka fresko bat edatea. Handik gutxira Jaikita ginen laurak, laurak begizulo nabarmen eta txima orraztuezinekin, guztia desmontatu, sabela txorizo, txokolate, binbo, pistatxo eta patatekin bete eta etxera buelta egiteko prest.


Bezperan parranda polita egin genuen. Lesaka izan zen aukeratutako lekua. Iristeko komeriak atzean utzita, atzerrian sartu-irten bat ere egin baikenuen nahi gabe, etxetik eramandako bokadiloak afaldu eta gau osoan zehar lagun izan genuen garagardoarekin elkartu ginen. Jiji jaja, aspaldiko eta oraingo ezagunekin eta ezezagunekin berriketaldiak, hanka, gerri eta besoak musikaren erritmoarekin batera astintzearekin txandakatu genituen.

Baina unerik onenetakoa "hanburgesa momentua" izan zen kanpiñerantza bidean. Zein ondo sartzen den edozer gauza goizaldeko ordu horietan!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: julen [Kidea]
zu ere hemendik barna ibili zarela ta...atzerrian buelta bat nahigabe? ui ui ui, non nahastu zineten bidez, lizuniaga, ibardin edo behobian?? Berako rotondari 7 buelta edo gehiago eman omen zenioten ta...lesakara iristeko hainbertze komeri ta gero mereziko zuen ez? ongi segi!!
Permalink-a mezu RSS 2007-07-09 @ 23:45
Bidaltzailea: hamargarrenean [Bisitaria] · http://www.hamargarrenean.blogspot.com/
Ni ere han izan nintzen , badira urte dexente kalendarioan gorriz apuntatuta eukitzen detela egun hoi , halare , zu kanpin dendaren barruan gira eta buelta zenbiltzan bitartian , ni oraindikan han nenbilen gira eta buelta baiƱa tabernaz taberna . Mizpirarik usaitu ez nuelako agian ??
Permalink-a mezu RSS 2007-07-10 @ 00:37
Bidaltzailea: etxekalte [Bisitaria] · http://www.blogari.net/etxekalte
Ikusten dudanez okinen eta ardo-saltzaileen patroiaren jaia ondo profitatu zenuten. Euskal Herriko mendebaldetik ekialderaino jaiak non Mizpira han, egun batean Mungia edo Bermeoko euskerea entzuten eta handik egun gutxira Bortzirietako mintzaera praktikatzen.

Txorizo ta txokolatea nahastu al zenuten? Fruta gehiago gosaldu behar da Mizpi :P
Permalink-a mezu RSS 2007-07-10 @ 10:37
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Julen, konturatzerako Baiona ala Hendaia eman zizkiguten aukeratzeko eta peajean bonsuar eta mersi esan... baina hala ere merezi izan zuen noski!

Hamar, zu ere bai? Urola Kosta erdia zebilen han...

Etxe, ez esan ez duzula inoiz txorizo eta txokolatea nahastu. Ez dakizu zer galtzen duzun!
Permalink-a mezu RSS 2007-07-11 @ 00:37

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution