Mezua: Lible

2007-06-13

Permalink 23:19:33, Atalak: Bitxikeriak  

Lible

Bilbon zehar oinez ibiltzea gustatzen zait eguraldiak laguntzen duenean. Oso orijinala ez naiz izaten ibilbideak planteatzerakoan eta beti leku berberetatik pasatzen amaitzen dut, baina hori gutxienekoa da.

Askotan ikusi ditut dagoeneko Gran Via-ko zenbaki-eskultura horiek, oraindik oso ondo zertara datozen ohartu ez naizen arren. Esanahia nonbaiten begiratu beharko dut zuetako inork ilustratzen ez banau, nire arte jakituria eta inspirazioak ez baitute hainbesterako ematen.



Askotan pasa naiz dagoeneko oinez bizikletentzako bide gorrietatik, izan ere gehienetan lurreko markak (metalezko txapa borobil batzuk bizikleta baten ikurrarekin) ez dira erraz ikusten.

Eta askotan entzun izan dut txinatarrek R hizkiaren ordez L esaten dutela. Baina gaur nire begiez ikusi dut! Lokal bat egokitzen ari ziren eta kartel bat zegoen jarrita: "Próxima apertura Restaurante Chino, Buffet lible". Ba etxerako bidean irribarrea aurpegitik kendu ezinik etorri naiz.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Kaixo ikasle sutsu hori! Nonbait Robert Indiana pop-art artistaren eskulturek zure arreta erakarri dute. Estatubaturraren asmoa Bilbo amodio eta zenbakien hiri bihurtzea da. Guztien kokapena hemen:
http://www.bilbao.net/castella/cultura_euskera/agenda/abril2007/recorrido_expositivo.pdf

Ematen du zure ibilbideak Euskalduna jauregi zatar horretatik La Najaraino eramaten zaituela metalezko txapatxoak segika Oz-en bezala (ziur asko bide horretan txorimalo franko topatuko duzu). Kasildako parkea ere gogoko duzula jakinda, argazkiaren atzekaldean dagoen izotz-txosnan edo nahiko hurbil dagoen beste dotore eta handi horretan noizbaiten gelati bat gustora jango nukeela jakinarazten dizut ;-)
Permalink-a mezu RSS 2007-06-14 @ 00:55
Bidaltzailea: Hamargarrenean [Bisitaria] · http://hamargarrenean.blogspot.com/
Niri ere irriparrea ateara didazu ...
Permalink-a mezu RSS 2007-06-14 @ 09:13
Bidaltzailea: udaneurrira [Kidea]
Askotan gauza sinpleenetan topatzen ditugu kutixi ederrenak ;-P
Permalink-a mezu RSS 2007-06-15 @ 22:10

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution