Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-13

Permalink 23:19:33, Atalak: Bitxikeriak  

Lible

Bilbon zehar oinez ibiltzea gustatzen zait eguraldiak laguntzen duenean. Oso orijinala ez naiz izaten ibilbideak planteatzerakoan eta beti leku berberetatik pasatzen amaitzen dut, baina hori gutxienekoa da.

Askotan ikusi ditut dagoeneko Gran Via-ko zenbaki-eskultura horiek, oraindik oso ondo zertara datozen ohartu ez naizen arren. Esanahia nonbaiten begiratu beharko dut zuetako inork ilustratzen ez banau, nire arte jakituria eta inspirazioak ez baitute hainbesterako ematen.



Askotan pasa naiz dagoeneko oinez bizikletentzako bide gorrietatik, izan ere gehienetan lurreko markak (metalezko txapa borobil batzuk bizikleta baten ikurrarekin) ez dira erraz ikusten.

Eta askotan entzun izan dut txinatarrek R hizkiaren ordez L esaten dutela. Baina gaur nire begiez ikusi dut! Lokal bat egokitzen ari ziren eta kartel bat zegoen jarrita: "Próxima apertura Restaurante Chino, Buffet lible". Ba etxerako bidean irribarrea aurpegitik kendu ezinik etorri naiz.
----------

2007-06-08

Permalink 23:28:50, Atalak: Txikikeriak  

Frikitzen

Hainbeste presio...
jasanezina zen dagoeneko...

Ubuntu probatzen ari ez naiz ba...

Frikitzen hasi naiz.

----------

2007-06-02

Permalink 15:58:47, Atalak: Txikikeriak  

Badatoz

Ez dakit zer duten azterketek (sentitzen dut, garai honetan askok hitz egiteko dugun gai ia bakarra da) baina ordenagailuaren aurrean denbora gehiago pasatzea eragiten dute, edo ordenagailuaren tokian jarri telebista, komuna ala hozkailua, esaldiak baliogarri izaten jarraituko baitu. Ez zait niri bakarrik gertatzen gainera, ikusi bestela Sareren kasua: bi hilabete zeramatzan blogean ezer idatzi gabe, asteleheneko azterketa gainean sumatu duenean zer eta bi sarrera idatzi ditu bi egunetan!
Astelehenean hasiko naiz ni ere jakin beharrekoak ba al dakizkidan demostratzen. Oso zentratuta ez nabilen arren, esfortzu txiki bat egin beharko da hasierako aste gogorrena pasatzeko.
Unibertsitateko ikasgelak bigarren bizilekutzat izango ditut, espezie bereko beste hainbatekin batera. Hiri handian oilarren kukurruku hotsaren faltan telefonoaren iratzargailua erabili beharko dut goizean goiz jaiki eta eserleku libreren bat hartu ahal izateko.
Leku kuriosoa izaten da.
Noizean behin altxatu eta komunetik bueltan zatozenean ohartzen zara barruan dagoen tigre usainaz.
Ingurura begiratu.
Bakoitzak hurrengo azterketa noiz daukan antzeman daiteke buruak apunteekiko zein distantzia duen aztertuz. Makurtuen daudenei ez molestatu faborez. Lasai-lasai egunkaria irakurtzeko denbora hartzen dutenek badituzte oraindik egun batzuk. Eta taldean etortzen diren horiek, zarataka, batzuk muxugorriekin, beste batzuk oraindik izerditan, horiek azterketa bat egin berri dute eta ez dute berriro liburu aurrean esertzeko asmo handirik izango ordu batzuez gutxienez.

Zorte on behar duzuen guztioi!

----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution