Mezua: Oporren hasiera II

2006-07-04

Permalink 19:52:35, Atalak: Txikikeriak  

Oporren hasiera II

Ostirala, hilak 30. Goiz osoa maindire artean galdu ondoren, bazkaltzeko ordurako jaiki nintzen. Nola edo hala makarroi batzuk prestatu eta arratsalde partean Bilboko pisuko logelako trasteak kartoizko kaxatan sartzeari ekin nion. Pare bat aste eman dizkigu jabeak, azkenean, gauzak eramaten joateko.

Ostiral iluntzeko planetan Mungiako jaietara joatea sartzen zen eta halaxe egin genuen. Bezperan baino jende gehiago, dozena bat klaseko lagun elkartu baikinen Moyuan autobusa hartu eta hara joateko. Bizkaitar artean daramatzadan urte hauetan ohartu naiz "klaseko afaria" benetan zeri deitzen dioten eta, badaezpada, etxetik sabela zertxobait beteta irten nintzen.

Behin bertara iritsita, txoznen gunean, eskenatokiaren albo batean, ezarri genuen oinarrizko kanpamentua. Egia esan kontzertuei ez genien kasu handirik egin, atze samarrean ibili ginen, batzuk argazkiak ateratzen, besteak kurtsoan zehar klasean elkarrekin bizi izandako pasadizoak gogoratzen, beste zenbait alboko neska batzuekin arrantzan...

  

Gehienak ez ginen txoznak zeuden inguru hartatik aldendu; taberna bakar bat ere ez genuen zapaldu. Baina, gezurra badirudi ere, larrialdietara deitu eta bat edo beste anbulategira eraman beharra izan zen. Halako egoerek ematen dute amorrua, festara joan eta... guztion umorea ia zapuztuta.

Sustoa pasata, behintzat, han jarraitu genuen hitz eta pitz... bueltako lehen autobusak hasteko ordua iritsi arte. Gehienek, nekeak jota, alde egin zuten. Beste hiruzpalauk, oraindik festarako gogoak guztiz ahitu gabe eta gosearen bisita igartzen hasita, gosaltzera jo genuen. Baina oraindik asteburu luzea geratzen zela ikusita eta kolakaua amaitzearekin batera, betazalak irekita mantentzeak eskatzen zuen ahalegina gero eta handiagoa zela ohartzean, autobuserantz abiatu ginen.

Hemendik ziurrenik iritsiko ez bazaizkio ere, eskuminak 8'30tako autobusean alboan eseri zitzaidan txapel urdineko mutilari. Alajaina, ikasgelan harekin berriro topatzeagatik ez zait hain gogorra egingo iraileko buelta!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Ei berotasun apur bat botatzen dut faltan zure kontakizunean, ematen du aspertu zinela. Abenturaren bat kontatu gutxienez! Ligatu zenuen? Zurekin ligatzen saiatu ziren?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-04 @ 22:18
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Jajaja, kuxkuxero halakoa! Zuk dena jakin nahi duzu eh...
Berotasuna nik ere bota nuen faltan han, :P
Baina aspertu inolaz ere ez, gaua konturatu orduko pasa zen. Datorren urtean errepikatzeko modukoa!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-04 @ 23:08
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Datorren astean ere errepikatu ahal duzu nahi izanez gero, jaietan segitzen dugu eta. Etortzekotan limoizko granizadoak nire kontu ;)

Zure aldetik zerbait ipini behar duzu berotasuna aurkitzeko, gosaria kolakaoa bakarrik izan ez dadin...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-04 @ 23:41
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Asko luzatzen dituzue leku batzuetan jaiak eh! Eskertuta dago gonbidapena, baina datorren urterako utzi beharko dugu. Gogoratuko al zara? ;)
Permalink-a mezu RSS 2006-07-08 @ 00:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Mizpira

Bloglines-en harpidetu Gehitu Alesti RSS Irakurlera

Mizpirondo: Errosazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, hosto handi eta eliptikoak eta lore handi zuri eta bakartiak dituena. Fruitua MIZPIRA da Mespilus germanica, 3cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria dena. HARLUXET Hiztegi Entziklopedikoa dixit. Behin ustelduta dagoenean jaten da.

Mizpira

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution