2008-09-16

Permalink 12:55:28, Atalak: MIHILUZE  

Google Traslation Center

 

Abuztuan interneteri buruzko berri garrantzitsu bat ageri zen: Google Traslation Center-en agerpena (MT estatistikaren bidez egiten da itzulpena). Ez badakizuenentzat, tresna hau freelance eta itzultzaile profesionalentzat izango da; hauei lagunduko die bere lanan, gainera memoria antzeko bat dauka lana erreztatzeko. Tresna erreza eta azkarra lortu dute egileak corpus paraleloak biltzen bere itzulpen sistema automatikoa sortzeko.

Baina, esan behar da, dena ez dela hain  erreza eta polita, arazoak ere agertzen dira. Itzulpengintzara dedikatzen diren enpresak ez dago bat ere ados sistema honekin, bezeroak galduko dituztelako. Zeren eta hemen erabiltzailea bere testuak bidali dezake eta hauek pertsona profesionalen bidez egongo dira itzuliak.

Amaitzeko, esan beharra dago, web orrien itzulpenean aurrerakuntzak agertu behar direla. Denbora gutxiago, hizkuntza zuzenagoa eta errazagoa izano zen web bat multilingua izango balitz, eta iritzi batzuen arabera web mota hau errealitate bat izango da etorkizunean.

Informazio gehiago nahi ostean, hurrengo web orria ikus dezakezu (Ingelesez dagoen artikulo bat da): Google Traslation Center


 

----------

2008-09-15

Permalink 23:31:59, Atalak: MIHILUZE  

OPENTRAD

 

Zihur asko, denok entzun dugula noizbat Opentrad itzultzaile automatiko bat dela, behar bada erabili dugu behin baino gehiago, baina badakigu zer den? noiz sortu zen? Nola funtzionatzen duen? Jarraitu irakurtzen galderen erantzunak aurkitzeko.

Lehenik eta behin, esan behar dena da, espainako hizkuntza ofizial guztiak (katalana, galegoa, valentziera eta euskera)

 itzultzen dituen itzultzaile bakarra dela eta sortzaileen artean hurrengoak daude:

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa Iñaki Arantzabal

Xavier Gómez Guinovart

Imaxin Software José Ramón Pichel Campos

Elhuyar Fundazioa 

Universitat Politecnica de catalunya (TALP) Lluis Padró

EHU Iñaki Alegría Loinaz

Nahiz eta akatzak izan, bai hiztegi kontuan bai deklinabide edo sintaxis

kontuan, itzultzaile nahiko segurua da bere funtzionamenduari esker:

Hamar pauso jarraitzen ditu Vigoko Unibertsitatearen txostenaren arabera:

1. Desformateatzea

2. Analisis morfosintaktikoa

3. Anbiguotasunak kendu

4. Analisis sintaktikoa

5. Transferentzia estrukturalak

6. Hitzak itzuli

7. Sorkuntza sintaktikoa (euskeraren kasuan)

8. Sorkuntza morfologikoa

9. Ortografiaren aldaerak

10. Berformateatzea

Azkenik, esan beharra dago itzultzaile honen finantzazioa Industria, Merkataritza eta Turismo-ko Ministerioan dagoela.

 

----------

2008-09-11

Permalink 11:40:45, Atalak: MIHILUZE  

Hans Uszkoreit

Hans Uszkoreit Hizkuntzalaritzako teknologia berrien irakaslea da, Saarland unibertsitatean. 
Saarbrücken¡-en (Alemania) jaio zen, Linguistika eta ordenagailuen zientzia ikasi zituen. Ikasketak bukatu zituenean, Alemaniako IBM enpresan hasi zen lanean. Hor bi urte zeramala, lehen aipatu dudan unibertsitatetik lanpostu bat eskaini zioten.

 Lanpostu honi baietz esan, eta Department of Computational Linguistics and Phonetics sortu zuen.
Esan dudan bezala, unibertsitatean jarraitzen du irakasle moduan, baina ez da daukan lan bakarra:

Hans Uszkoreit, gaur egungo teknologia berrien hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat da.

----------
Permalink 10:26:01, Atalak: Littera  

Itzulpen automatiko motak

Itzulpen automatikoaren barruan, bi talde handi ezberdindu dezakegu: alde batetik, itzulpengintza automatikoa

erregela linguistiko batzuetan oinarrituak, beste aldetik, corpus testuala erabiltzen dutenak. 

Izulpen automatikoa erregeletan oinarritua : hitzak esanahi antzekoena duten beste hitz batzuengatik aldatzen     dira.

           Bi mota aurki ditzakegu:

 

Itzulpen automatikoa transferentziaren bidez.

Itzulpen automatikoa erdiko lengoaiaren bidez.

 

Itzulpen automatikoa corpus testual batetan oinarritua : proba errealen analisietan eta euren itzulpenetan oinarrituta dago.

Bi mota aurki ditzakegu:

 

Itzulpen automatiko-estadistikoa

Itzulpen automatikoa adibideetan oinarritua

 

----------
Permalink 10:08:00, Atalak: Littera  

Itzulpen automatikoa(FEMTI)

Itzulpen automatikoa (MT, ingeleses) linguistika konputazionalaren gune bat da eta sistema baten bitartez hizkuntza batetan dagoen esaldi bat beste hizkuntzandagoen beste esaldi ezberdin baina esanahi berarengatik aldatzen du.

FEMTI -ren ustez, hurrengoak dira itzulpen automatikoaren ezaugarriak:

Dibulgazioa

Komunikazioa

Funtzionaltasuna

Fidagarritasuna

Erabilpena

Eragingarritasuna

Mantenimendua

Portabilitatea

Produktibitatea

Ziurtasuna

Asetasuna

Itzulpen automatikorako erbiltzaile batzuk:

  • Google-eko itzultzailea.

  •         Traduce gratis

  •         Opentrad. Euskerara itzultzen duen bakarra. Valentziera, Galegoa eta katalana itzultzen ditu.

  •         Al Misbar. Arabierara itzultzeko.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Mihiluze

Txutxumutxuak, azken berriak, iritziak.. denetarik dago Mihiluzeren blog-an. Orain blog-a eraikitzen dago ta artikulu gutxi daude, baino denborarekin hobetuko da!!!

Podcast hau sindikatu

Bilaketa

Atalak

Azken erantzunak

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution