Kaixo lagunok !!
E.M.F. ko asanblada egin zenetik inongo aipamenik ez dut ikusi hedabideetan,ez egunkarietan ezta telebistan ere. Guztiz harrituta nauka jarrera honek. Zergatik hainbeste sekretu? Zer gorde nahian dabiltza? Ez al dugu merezi mendizaleok informazio gehiago? Ba al daki jendeak asanblada egin aurretik tartean zeuden alde biak akordio batera heldu zirela zentsura mozioa aurrera egin ez zezan?
Kaixo lagun mendizaleak!
Joan zen larunbatean Elgetan egin zen asanbladan, eta juridikoki zuzen zela aurrekoan aurkeztutako zentsura mozioa, Euskal Mendizale Federakundearen zuzendaritza bere dimisioa aurkeztu zuen.
Beraz Arantza Jausoro eta bere taldea karguak utzi ondoren beste hauteskunde prozesu berri bat irekiko da.
Aurrekoa baino garbiagoa izatea espero dugu denon onerako.
Kaixo lagunok !!
Blog bat zer zen ere ez nekien orain dela gutxirarte. Nere emazteak erakutsi eta animatu ninduen bat sortzeko lanetan hasteko.
Ez dakit zenbat iraungo duen honako hau bainan ahaleginak egingo ditut.
Nere asmoa mendizaletasuna eta naturarekin zerikusia duen zerbait interesgarria ikusten badut hemen azaltzea, adierazpen askatasunak jartzen dituen mugen barruan eztabaidatzea eta ondo pasatzea.
Daramagun bizitza estresante honi irtenbide bat ematea.
Animo beraz eta aurrera aldapan gora eta maldan behera ia nolako ibilbidea osatzen dugun.
Mila esker parte hartuko duzuen guztioi.
Hau blogaren deskribapen luzea da.