Urriak 5 (igandea)
Kotxea Erdoiztako bidegurutzean utzi eta bertan hasten den pista hartu eta abiatu gara.Aizarnan gora gentozela Gipuzkoa izkutua edo ezezagunena ikusten ari ginala komentatu dugu.Bake bakean utz dezatela urte askoan behintzat aurrekoak utzitako ondarea ez baita edozelakoa. Gero tamalez eta ibilbidean zehar salagarri diren gauza anitz ikusi izan ditugu: ehiztari puestoak,motorzaleak,kotxeak edonondik lotsarik gabe,paretak botata eta ez edozelako paretak ardiak bere esparruetan gordetzeko balio zutenak. Kultur ondarea,gorde beharrekoa,lurrean botata edo ehiza parapetoak egiteko balaiturik.
Salagarria ere Zelatunen eta Iturburuko lepoan ikusten diren kotxe andanak,erabiltzen duten pista hori artzaientzat omen zen soilik.
Ibilbidea: Erdoiztako bidegurutzea-Txondegi-Indo-Indo txiki-Korosti haundi-Zelatun-Ernio.
GPS a erabiltzen dutenentzat,hona hemen zenbait koordenada:
Hasiera 30T X= 565298 Y=4783845
Indo 30 T x=566633 y= 4782651
Korosti haundi 30T x=566964 y=4789090
Zelatun 30T x=568383 y=4780816
Ernio
30T
x=568961
y=4780290